San Inazio kontzertuan Felix Zabaleta omenduko du bandak

Kontzertu horrekin, bere ohiko kontzertuetara itzuliko da gainera, musika banda. Doakoa da, baina gonbidapenak behar dira bertaratzeko, eta dagoeneko agortu egin dira guztiak.

Alain Aierdi Gurpegi zuzendaria. Alain Aierdi Gurpegi zuzendaria.

San Inazio eguna da igandean eta kontzertua eskainiko du 22:30ean musika bandak Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian. Gonbidapenak agortuta daude. Kontzertu horrekin, gainera, bere ohiko emanaldietara itzuliko da banda, eta Felix Zabaleta musikaria omentzeko baliatuko du. Iaz zendu zen Zabaleta, eta pandemia testuinguruak ez zuen aukerarik eman behar moduan agurtzeko. Igandean omenaldi xume eta herrikoia eskainiko diote.

San Inazio eguneko kontzertua denboraldiko kontzerturik garrantzitsuenetakoa bilakatu da, 800 ikusletik gora batu izan baititu azken urteetan. Aurten edukiera murriztuta helduko da, iaz bertan behera gelditu ostean, baina zuzenekoa izango da berriz ere. Kontzertua, euskal musikagileen erreferente izango da berriro. Alain Aierdi Gurpegik zuzenduko du, eta zalantzarik ez da, gogoangarria izango da hori ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.