Gobernantza publiko-komunitarioaren ikastaroak, itxi du programazioa
Lekuona Fabrikak hartuko du ikastaroa, Sorlekuak zehazki eta irailaren 9 eta 10ean izango da. Matrikulatzeko epea zabalik dago jada.
Errenteriako Udalak eta Euskal herriko unibertsitateko Uda Ikastaroek elkarlanean antolatutako Covid ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak izeneko ikastaroak itxi du dagoeneko programazioa. Lekuona Fabrikak hartuko du ikastaroa, Sorlekuak zehazki eta irailaren 9 eta 10ean izango da. Programazioa osorik hemen kontsulta daiteke, eta bertan egin daiteke matrikula. Hala ere, laguntza behar dutenek Lekuona Fabrikara jo dezakete. Matrikulazio epea irekita dago dagoeneko.
Helburu hirukoitza du ikastaroak. Batetik, udalgintza publiko komunitarioaren inguruko ekarpen teorikoak ezagutzea bilatuko dute; bestetik, COVID testuinguruko politika publikoen praktika zehatzak ezagutzea; eta azkenik, COVID ondorengo tokiko politiken erronken gaineko gogoeta egitea.
Antolatzaileen ustez, COVID-19ak, aldatu egin du politika publikoak egiteko testuingurua eta azkartu, halaber, aurretik gizarte gisa zeuden hainbat erronka, tartean, digitalizazioa, osasun eta zaintza sistemen hauskortasuna, aldaketa klimatikoa… Bestalde, pandemia, gertuko instituzio diren neurrian, udalek, herritarren ongizatea bermatzeko jokatzen duten paperaren gaineko kontzientzia indartu du eta praktika berriei ateak zabalduz.
Errenteriako Udalak, azken urteetan, gobernantza publiko komunitarioan oinarritutako gobernantza eredua garatu du, eta COVID-19ak, molde berriekin bada ere, eredu horretan sakontzeko aukera eman du.
Lehen aldia da Errenteriako Udalak EHUren Uda Ikastaroetan parte hartuko duena, tamaina honetako ikastaro bat herrian bertan jasota. Horren harira, unibertsitate publikoarekin jorratutako bideari eta lanari balio eman nahi izan dio udalak, “ikastaroak pentsamenduari tokia eskainiko dio Errenteria-Oreretan, eguneroko praktikaren zurrunbiloari pausatzeko abagunea eskainita. Izan ere, lankidetzarako eta herriaren garapenerako hainbat espazio eta proiektu martxan ditugun honetan, tartean HAPOaren prozesua edo Lekuona Fabrika, gogoetarako espazio honek gure prozesu propioak elikatzeko aukera eskainiko digu, gure jarduna hobetzekoa”.
Matrikulatzeko epea zabalik dago jada. Errenterian erroldatutakoak doan dute. Gainontzekoek EHUren beste ikastaroetako prezioa ordaindu beharko dute.