Trafiko mozketak larunbatean, Donostiako Klasikoaren harira
Gidariei, bada, ordezko bideak erabiltzea aholkatu diete: N-1 errepidea eta erdialdeko kaleak, kasu. halaber, erdigunetik oinez joateko asmoa duten herritarrei arretaz ibiltzeko eskatu diete ibilbideak eragina izango duen oinezkoentzako pasabideak zeharkatzerakoan.
Hainbat neurri hartuko ditu Udaltzaingoak larunbatean trafikoarekin lotuta Donostiako klasikoa dela-eta. Hala itxita egongo da Lartzabal biribilgunea eta Galizia biribilgunearen arteko errepide zatia, eta azken horren eta Lezoko biribilgunearen arteko zatia 10:45etik 12:45era emakumeen probarako, eta 14:45etik 17:15era gizonen probarako. Une jakin batzuetan zabaldu ahalko dituzte.
Gidariei, bada, ordezko bideak erabiltzea aholkatu diete: N-1 errepidea eta erdialdeko kaleak, kasu. Halaber, erdigunetik oinez joateko asmoa duten herritarrei arretaz ibiltzeko eskatu diete ibilbideak eragina izango duen oinezkoentzako pasabideak zeharkatzerakoan.
Nafarroa etorbidean kaltetutako eremuan dauden garajeetan aparkatzen dutenek kasu horietan erabili ohi diren sarbideak erabili beharko dituzte.