Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bigarren Kilometro Lezo, luzeagoa eta zabalagoa

Udako kultur eskaintzak iazkoak baino astebete gehiago iraungo du. Ekitaldien nolakotasunean ere aldaketarik bada, esparru gehiagotara zabaldu dituztelako. Lezoko sortzaileak, present.

Kilometro Lezo proposamenean 20 ekitaldi kultural udan zehar Iazko Kilometro Lezoko irudi bat
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/07/30

Kilometro Lezoren bigarren ekitaldia egingo dute aurten, abuztuaren 13tik irailaren 11ra arteko asteburuetan. Ostiral eta larunbatetarako hogei jarduera programatu ditu Lezoko Udalak, egun bakoitzeko bina. II. Kilometro Lezok, iazkoarekin alderatuz, astebete gehiagoko iraupena izango du.

Ekitaldi guztiak Lezo Herri Eskolako jolastoki estalian izango dira, doan. Aurretik, ordea, gonbidapena hartu behar dute interesdunek; horiek Kultura Sailaren bulegoan edo online (lezo.eus webgunean) eskura daitezke.

Ekitaldi guztien publiko muga 250 pertsonakoa izango da, musukoarekin eta eserita egon behar dute ikusleek (segurtasun distantziarekin), eta eskuak gelarekin garbitu beharko dituzte. Beraz, osasun segurtasun protokolo zorrotza izango dute emanaldi guztiek.

«Apustu irmoa»

Jesus Mari Martiarena alkateak eta Ion Pombar Kultura zinegotziak aurkeztu dute udako kultur eskaintza. Alkateak adierazi du, iaz bezala, udalak kulturaren aldeko «apustu irmoa» egiten duela, «bai urtean zehar, baita udaran ere». Hala, kulturak herriari bizia ematen diola garbi du udal agintariak.

Pombarrek, bere aldetik, adierazi du koronabirusagatik geldialdia izan zuela kulturak, eta Lezoko Udala sektoreari bultzada emateko saiakera egiten ari dela azken urtean. «Iazko ekitaldiek izandako arrakasta ikusita, aurten ere ildo beretik jarraitzea erabaki dugu», zehaztu du Kultura zinegotziak.

Pombarren ustez, kulturaren aldeko hautua udarara zabaltzea ez da ausazkoa: «Kultura indartzen eta suspertzen jarraitu nahi dugu, eta aukera bikainak ikusi ditugunez, agenda astebetez luzatzea erabaki dugu». Enfasia jarri du udal ordezkariak emanaldien egunetan (ostiraletan eta larunbatetan dira), «plan bikoitza» izango dutela lezoarrek eta hala nahi duten guztiek. Hala, emanaldi eta emanaldi artean, mokadutxoa jateko edo tragoska hartzeko aukera izan dezakete hala nahi dutenek, irailaren 11n kenduta, saioak 20:00etan eta 23:00etan direlako.

Egitarauaren barruan hainbat diziplina hartu dituzte aintzat, hala nola musika, antzerkia, zirkua (aurtengo berritasuna) eta dantza. Lezoko sortzaileek tartea izango dute: Orratx! Antzerki Taldeak, Ilargi Arrizabalaga bakarlariak, eta Tomas Garbizu Musika Eskolaren bueltan sortutako rock taldeek merezitako tokia dute ekitaldien zerrenda luzean. Kultura arduradunak nabarmendu du herriko hainbat eragileren laguntza izan dutela egitaraua osatzeko.

Egitaraua

Abuztuak 13
20:00. Mendian ibiltari izeneko familia antzerki-kantu saioa Kontukontari taldearekin.
23:00. Hika konpainiaren Tonbola antzezlana.

Abuztuak 14
20:00. Demodé Quartet taldearen kontzertua.
23:00. Hatxe bakarlari errenteriarraren kontzertua.

Abuztuak 20
20:00. Xampatito Pato taldearen Só zirku ikuskizuna.
23:00. Zen del Sur konpainiaren Orbita dantza obra.

Abuztuak 21
20:00. Ameba musika taldea.
23:00. Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertua.

Abuztuak 27
20:00. Trapu Zaharra konpainiaren Por hacerte un favor antzerkia.
23:00. La Gata Japonesa taldearen Los viajes de Bowa zirku emankizuna.

Abuztuak 28
20:00. Ilargi Arrizabalaga lezoarraren kontzertua.
23:00. Anne Etchegoyen abeslariaren kontzertua.

Irailak 3
20:00. Hortzmuga antzerki taldearen Bidearen amaieran lana.
23:00. Laila Tafur dantzariaren Monstruo ikuskizuna.

Irailak 4
20:00. Ordu Txarrak, Gotzen eta Jaig Lezoko taldeen kontzertua. Tomas Garbizu Musika Eskolan sortutako rock taldeak dira.
23:00. Willis Drummomd musika taldearen saioa.

Irailak 10
20:00. Lezoko Orratx! Antzerki Taldearen Antroan intro lana.
23:00. Eztanda, Amaiur Luluaga eta Meeting Point dantzari eta dantza taldeen emanaldiak.

Irailak 11
19:00. GonaPKren kontzertua.
20:30. En Tol Sarmiento taldearen kontzertua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.