Bertso saio feminista egin dute Kontzejupe plazan, Atzarmarkak antolatuta. Irati Alcantarilla, Haizea Arana eta Ekhiñe Zapiain aritu dira bertsotan, giro politean.
Oiartzungo udaleku irekietako LH5 eta LH6ko partaideek 'Itsasoa hemen hasten da' ekitaldia ekarri dute herrira, estoldetara botatzen dugun zaborrari begirakoa.
Herriko historia feministan mugarri izan diren gertaera eta emakumeak lehen lerrora ekarriko dituzte, aitortza egiteko espazio publikoa hartuta. Murala osatzen jarraituko dute bihar.
Udako kultur eskaintzak iazkoak baino astebete gehiago iraungo du. Ekitaldien nolakotasunean ere aldaketarik bada, esparru gehiagotara zabaldu dituztelako. Lezoko sortzaileak, present.
Irailaren 11n ekitaldi instituzionala egingo du udalak errepresio frankistaren biktima izan zen udalbatza omentzeko. Beste bi omenaldi ere aurreikusi ditu udal langile bat etagaraiko maisu maistrak omentzeko.
Hibaika, Oiartzun ibaian jokatuko den lehian garaile izaten saiatuko da, are gehiago etxean izanik. Erlojupekoa izango da estropada, eta bi luze egin beharko dituzte ontziek.
Gaur itxiko ditu ateak dendak, horregatik, urte luzeko ibilbidea omendu dute gaur.
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen barruko Zaintza Lan Taldeak deitu du odola ematera.
Kategoria askotan parte hartuko du klub pasaitarrak. Taldeko sailkapenean Zumaiari nagusitasuna kentzen saiatuko dira.
Naturarekin bat egiteko praktika salutogenikoa da, osasuna sustatu eta ongizatea hobetzeko.
Arizmendieneko lehenengo erakusketa ikusteko aukera egongo da abuztuan. Herriko 13 artisten ekarpenak osatu du 'Puskak biltzen'.
Udalak bukatutzat eman du Fanderiako oinezkoen segurtasuna hobetzeko proiektuari buruzko kontsulta eta ekarpen fasea, eta horrenbestez, obren exekuzioa kontratatuko du.
Orokorrean, goranzko joera hartu dute positiboek Oarsoaldean. Lezo izan da aste honetan tasa gutxitu duen herri bakarra.