Itsasoa lehorretik zaintzearen kontzientzia hartu dute udalekuetan

Oiartzungo udaleku irekietako LH5 eta LH6ko partaideek 'Itsasoa hemen hasten da' ekitaldia ekarri dute herrira, estoldetara botatzen dugun zaborrari begirakoa.

Itsasoa hemen hasten da ekimena bultzatu dute oiartzungo udalekuetako haurrek Estoldetan 'itsasoa hemen hasten da' esaldia idazten

Herriko estoldetan Itsasoa hemen hasten da idaztean datza Oiartzungo haurrek aurrera eraman duten ekitaldia. Ingurumena zaintzeko ekintzak egin dituzte aurtengo udalekuetan eta hau izan da esanguratsuena.

“Jendeak jakin behar du estoldetara botatzen dugun zaborra itsasora joaten dela eta hondartzetan ere asko dagoela”, diote ekintzaileek. Natura zaintzea eta itsasoa zaintzea gure esku egoteaz gain gure onerako dela gaineratu dute: “Itsasoa zainduz gure burua zaintzen ari gara, arrainak gure elikagaiak baitira”.

Herritarren kontzientzian eragiteko zailtasunak ez ditu eten. Gaztetxoek kasurik egingo ez dutela adierazi dute, helduei iritsiko zaiela mezua, baina hauek ere ez dutela ezer egingo. Hala ere, pozik daude emaitzarekin: “Guk kontzientzia hartu dugu. Eredu izateko prest gaude”.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie jarrera eredugarria erakutsi duten Aiora, Alain, Alex, Alex, Amaiur, Ander, Araitz, Aratz, Aroa, Eider, Eider, Ekhi, Ekiñe, Elaia, Fernando, Gorka, Iker, Itsaso, Izan, Izaro, Jaione, Josu, June, Katrin, Lucia, Maddi, Mia, Naiare, Oihan, Olaia, Success, Udane eta Xabati.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.