Fanderiako obren exekuzioa kontratatuko du udalak
Udalak bukatutzat eman du Fanderiako oinezkoen segurtasuna hobetzeko proiektuari buruzko kontsulta eta ekarpen fasea, eta horrenbestez, obren exekuzioa kontratatuko du.
Udalak bukatutzat eman du Fanderiako oinezkoen segurtasuna hobetzeko proiektuari buruzko kontsulta eta ekarpen fasea, eta horrenbestez, obren exekuzioa kontratatuko du, proiektuari buruzko informazioa eman eta ekarpenak egiteko kontsulta aldi bat ireki ostean. Ekarpen horietako batzuk integratu ondoren, obren gauzatzea lizitatuko du.
Maiatza amaieran udalak proiektu formarekin aurkeztu zuen 2019-2023 agintaldiko planak jasotzen zuen konpromisoa, ibilgailuen trafikoa berrantolatzeko, Fanderiako oinezkoen joan etorrietan segurtasun handiagoa eskaintzeko.
Ingeniaritza batek eta udal zerbitzu teknikoek egindako proiektu hori ekinean postontzietan banatu zen auzoko etxe guztietan eta besteak beste, hobekuntza garrantzitsu zehatzak proposatu zirela egungo egoerari dagokionean azaldu du udalak: oinezkoen segurtasuna hobetzea; auzoko trafiko orokorra %30 baino gehiago murriztea; ibilgailuen kanpoko trafikoa %61 murriztea; ilara bikoitzak kentzea.
Informazio fasea amaituta, kontsulta fasea zabaldu zuen udalak hilabetez ekarpenak jasotzeko. Hainbat ekarpen jaso dira alderdi politiko, auzo elkarte eta auzotar talde batenak ere. Horiek aztertuta, hirugarren azalpen fasean erronda bat zabaldu du udalak prozesuan parte hartu duten eragileekin, proiektuan sartu diren proposamenak azaldu eta partekatzeko. Honakoak izan dira udalak zehaztu duenez: 30 eta 10 km/hko eremuak bertikal eta horizontalean seinaleztatzea; aparkalekuak antolatzea ibilgailu luzeak linean aparkatu dezaten eta espaloietako balizko inbasioa murriztu dadin; abiadura murrizteko neurriak Touring ibilbidean; ispiluak jartzea garajeen irteeretan Fanderia pasealekuan eta Erramun Astibiako sarreren artean; 15 metro arteko eskola autobusak bihurguneetan birak egiteko aukerak.
Prozesua amaituta hurrengo urratsa obrak lizitatzea da. . Proiektuak, kontratatutako ingeniaritza taldeak eta udal teknikoek at dutenaren arabera auzoko oinezkoen segurtasuna hobetuko dela esan du udalak.