Hibaika etxean garaile
Errenteriako Hiria III. Ikurrinaren jaun eta jabe izan ziren atzo Hibaikako arraunlariak; garaipena ospatu zuten Zumardian.
Oiartzun ibaian jokatutako Errenteriako Hiria III. Ikurrina irabazi zuen atzo Hibaikak. Etxean eskuratu zuen garaipena emakumeen eskifaiak; garaipen berezia etxean izateagatik. Jaun eta jabe izan ziren gorriak, 10.56,96 denbora eginda. 11 puntu eskuratu zituzten errenteriarrak eta horrek sailkapen orokorraren hirugarren postura arte salto egitera eraman ditu.
KAE 2 ligan lehiatzen den gizonen eskifaiak, bestalde, Bilbo eta Santoñako (Kantabria, Espainia) uretan borrokatu zituen banderak asteburuan. Bi estropadetan zortzigarren sailkatu ziren Hibaikako gizonak: Bizkaiko hiriburuan, 21.12,56 marka eginda, eta 21.56,25 denborarekin, Santoñan.