Kutsatzeen joera mantsotu da Oarsoaldean
Datuak guztiz baikorrak izan ez arren, kutsatzeek beheranzko joera hartu dutela antzeman daiteke; 64 positibo izan dira azken hiru egunetan eskualdean.

Beheranzko joera hartzen ari dira kutsatzeak pixkanaka Oarsoaldean.
Koronabirusagatik kutsatutako herritarren kopurua behera egiten ari da pixkanaka Oarsoaldean. Iragan asteburuan argitaratutako zenbakiekin alderatuta hala egiaztatzen dute Osasun Sailak gaur plazaratutako datuek: udalerri guztietan metatutako tasek zertxobait behera egin duten bitartean, koxka bat gora egin du Errenteria-Oreretan.
Osasun Sailak plazaratutako datuen arabera, 64 kutsatze izan dira guztira uztailaren 30etik abuztuaren 1era Oarsoaldean: 38 Errenteria-Oreretan; bederatzi Lezon; hamar Oiartzunen; eta zazpi Pasaian.
Ondokoak dira osasun agintariek plazaratutako datuen xehetasunak:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 607,33 (hilaren 26ko igandean 530,17koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 23-7-8.
- Lezo. Tasa: 657,89 (hilaren 26ko igandean 690,79koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 5-3-1.
- Oiartzun. Tasa: 829,40 (hilaren 26ko igandean 993,35koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 6-0-4.
- Pasaia. Tasa: 681,74 (hilaren 26ko igandean 705,66koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 3-2-2.