BTT kirol jardueraren gorakadaren ondorioz bizikleta horien «zirkulazioa nabarmen handitu dela» adierazi du udalak, baita «erabilera okerrak eta arau urraketak» ere.
Prestakuntza ikastaro berriak aurkeztu ditu Oarsoaldeko garapen agentziak. Matrikulazioa doakoa da eta irekita dago izen emateko aukera.
Larri gaixo daudenak, 65 urtetik gorakoak eta zigorraren hiru laurdenak bete dituzten euskal presoak espetxetik ateratzea galdegin du elkarteak, baita izurrira egokitutako «neurri humanoagoak» ere.
Iazko etenaldiaren ondotik aurten berriz ere kirol probari heltzea erabaki du Lartaun Zikloturista Kirol Elkarteak; hilaren 8an, igandearekin, finkatu dute lehiarako hitzordua.
Atzo Eskuzko Pasakako Txapelketa dela eta, lau partida jokatu ziren Kontzejupean.
Hilaren 9tik 22ra bitartean itxita egongo da kirol instalazioa; mantenu lanak aurrera eraman behar dituztela-eta itxiko dute.
Batetik, Xorrolak soilik goizez eskainiko du zerbitzua, eta bestetik, Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoak lotzen dituen taxibusik ez dela ibiliko jakinarazi du udalak.
Hondakinen arrantza, Jaizkibelgo itsaslabarretara irteera, zetazeoen begiztatzea eta beste hamaika plan proposatu ditu ontzi ekoaktiboak hil honetarako.