Hilaren 18an finkatu dute odol emaileek hurrengo hitzordua
«Abuztuan ere ospitaleetan odola behar dutela» gogoratu dute Pasai Antxoko emaileek; gazteei eta gizonei odol erauzketara joateko dei berezia egin die taldeak.
Pasai Antxoko odol emaileek hilaren 18an finkatu dute hurrengo erauzketarako hitzordua. Emaile taldeak nabarmendu duenez, «abuztuan ere ospitaleetan odola behar dute». Kultur Etxean finkatu dute odol erauzketetarako hitzordua, 16:30etik 20:10 arte. Gainera, odola ematera joateko dei berezia luzatu diete gazte eta gizon pasaitarrei.