2021/8/17

Topoaren lanek eragina izango duten ondasunen jabeei dei egin diete

Ondasun eta eskubideak desjabetu beharko dituzte titularrek horiek okupatuak izan daitezen. Udaletxean hitzordua emateko zerrenda bat gauzatu dute.

Eugenio Elduaien. Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradietako presidentea.

[Elkarrizketa] "Oraindik abuztu erdian gaude eta barku guztiak geldi jada"

Gaurko egunarekin bukatu da hegaluzearen kostera, euskal arrantzaleek Espainiari esleitutako kopuruaren %57 atzeman dutelarik. Kuotak negoziatzea eskatu dute.

Odola. Odol erauzketak.

Liburutegian odola emango dute gaur arratsaldean

Saioa 16:30a aldera hasiko da, eta 20:10 inguruan bukatzea aurreikusi dute. Odol emaile berriei dei egin diete arduradunek.

Sorgintxulo eta Basanoaga lotzen dituen igogailua, hilabetez itxita

Birgaitze lanak direla medio, bi kaleen artean dagoen igogailua ezin izango da erabili datorren astelehenetik irailaren 23ra arte.

'Mater' Museoa: "Seabinaren datuak benetan kezkagarriak dira"

24 ordutan 507 mikroplastiko jaso ditu itsas zaborrontziak badiako uretatik. Horiek sailkatu eta egoeraren diagnosia egin dute.

Gehiago