Topoaren lanek eragina izango duten ondasunen jabeei dei egin diete
Ondasun eta eskubideak desjabetu beharko dituzte titularrek horiek okupatuak izan daitezen. Udaletxean hitzordua emateko zerrenda bat gauzatu dute.
Antxo lur azpitik zeharkatuko duen topoaren zati berria eraikitzen hasi ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak dei egin die lanek eragingo dieten azpiegituren jabeei.
Proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera emateko, titularrek okupazioaren aurreko aktak gauzatu beharko dituzte. Jabeak hitzartzeko zerrenda bat gauzatu dute, eta bertan adierazitako egun eta orduetan pertsonalki -edo beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkatuta- bertaratu beharko dute udaletxera aipaturikoak sinatzeko.
Hitzorduen zerrenda honako dokumentu honen bukaeran kontsulta daiteke.