Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Elkartasuna adierazi diete zapatistei: "Pasaian ongietorriak zarete"

Lau barrutiek bat egin dute komunitate mexikarrari gonbita egin eta egonaldia prestatzeko. Mexikoko Gobernuak etortzekoak ziren 170 kideri pasaportea ukatu die.

Hirurogei bat lagunek egin zuten bat atzo arratsaldeko elkarretaratzearekin.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/08/19

Lau barrutietatik lekualdatutako hamarnaka lagunek bat egin zuten atzo, 19:00etan, San Pedroko frontoian, Mexikoko zapatistei Pasaian ongietorriak direla adierazteko. Gobernu mexikarrak komunitate hartako hainbat kideri Europara “gu entzutera” sartzea galarazi izanak ezinegona piztu du herrian.

“500 urtez bazterrean, ahanzturan bizi izan diren herri indigenak altxatu ziren 1994 urtean Mexikoko Chiapas estatuan”, eman zion hasiera sanpedrotar bizilagun batek elkartasun oihuari. Egun oraindik zutik diren iraultzaile horiei, zapatistei, bidea elkarrekin egiteko nahia helarazi zieten atzo.

Maiatzean ekin zioten mugimenduko zazpi ordezkarik Europa zeharkatzeko bidaiari eta Espainiako hainbat herritan izanak dira dagoeneko. Helburu dute hogei bat europar herrialde bisitatzea kapitalismoak eragindako desparekotasun sozioekonomikoei aurre egiteko irtenbide eta ideiak trukatzeko.

Pasaporterik gabe
Zazpi lagun horiez gaindik, beste hamarnaka indigena ziren Atlantikoa zeharkatzekoak mugimendu zapatista lau haizetara zabaldu eta elkarrizketa internazionalari ekiteko. Gobernu mexikarrak, ordea, 170 kideri -177 ziren guztira bidaiatzekoak- pasaportea lortzea galarazi zien euren jatorria frogatu ezin eta “arazo burokratikoak” alegatuz.

Pasaitarrek argi dute atzean dagoen egia oso bestelakoa dela: “Oso agerikoa da arazo politikoa dela eta, batez ere, arrazismoaz eta jauntxokeriaz beteriko arazoa dela”. Debekua gaitzetsi zuten atzo San Pedron: “ez dute eskatzen ezta espero ere alarde handirik, soilik elkarrizketa burutu ahal izatea, beheko jendearekin, elkarteekin, herri xehearekin”.

Egoera dena izanik ere, pasaitarrek argi dute lehorrean gelditu behar izan diren horiek guztiak etorri etorriko direla, eta badiako bizilagunak zain izango dituzte, beso zabalik.

Bi eguneko egonaldia
Zapatistak etxean jaso bitartean lanean jarraituko dute pasaitarrek, eta hasiak dira jada: Jardueren egutegi bat osatzen ari dira lau barrutietako norbanako eta elkarteen artean, bi eguneko egonaldia eskaini baitiete mexikar bizilagunei.

Antolatutakoen gaien artean aipatu dituzte, besteak beste, euskaraz bizitzeko erronka, gerra eta errepresioaren biktimen memoria, borroka feminista, euskal itsasontzigintza tradizionala, kutsadura eta artea.

Proposamen berriei jaramon egiteko prestutasuna adierazi zuten atzoko topaketan, pasaitar oro animatuz egonaldia prestatzeko euren ideiak partekatzera. “Pankarta batetik abiatu ginen, lau herrietan egindako pankartak eta Portuko LAB sindikatuaren pankarta. Gaurkoak elkartzea du helburu. Gaurkoak mezua zabaltzea du helburu: Ongi etorri, zapatistak, Pasaiara!”

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.