Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

KAE 1. Sasoiaren bukaera: San Pedro laugarren eta San Juan seigarren

Azken sailkapenean podiumetik gertuen ibili dena Sanpedrotarra izan da. ETE eta KAE 2 ligetakoek datorren asteburuan dute finala.

Laugarren postua lortu du San Pedrok KAE 1-en. [Argazkia: Iñaki Suarez].
Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta,Pasaia
2021/08/23

Joan den asteburuan KAE 1 Ligari bukaera eman zioten, Oarsoaldeko ordezkari gisa, San Juan Koxtape eta San Pedroko arraunlari pasaitarrek, larunbatean Plentzian eta igandean Bilbon lehiatutako estropadekin. ETE eta KAE 2 Ligek aurrera jarraitzen dute, azken hitzorduak hurrengo asteburuan izango baitituzte.

Aurtengoan ez da eskualdeko ordezkaririk izan KAE 1-eko podiumean. Gertuen ibili dena Sanpedrotarra izan da, sailkapen orokorrean laugarren suertatu delarik. Horri jarraiki, seigarren izan da San Juan-Koxtape. Ligako irabazlea Getaria izan da, bigarren Kaiku eta hirugarren Pedreña.

Sasoiko azken bi lehietan lan txukuna egin zuten pasaitarrek, postuak errepikatuz XXXII Plentziako Ikurrinagatik larunbatean, eta Villa de Bilbao estropadan, igandean. Bietan ala bietan, laugarren izan ziren moreak eta bosgarren arrosak. Bi estropada horien sailkapena, hemen.

KAE 2 eta ETE
Gizonen bigarren mailakoek eta emakumeen kategoriako kirolariek azken arraunkadak emango dituzte datozen asteburuan. Joan den honetan lortutako puntuekin (KAE 2-n Hibaika azkenurren izan zen Hondarribian, eta Trintxerpe-Illunbe azken; ETEn brontzezko domina eskuratu zuen Hibaikak Bilbon, eta laugarren izan zen Batelerak ontzia), emakumeak dira aukera garbienak dituztenak.

Hibaika hirugarren da ETE-ko 2021eko sailkapen orokorrean, eta oraindik badu aukera Deusto eta Tolosari aurrea hartu (bigarren eta lehen dira horiek, hurrenez hurren) eta brontzezko domina zilar edo urre bihurtzeko, txikia baita horien puntuen aldea gaur-gaurkoz. Aldi berean, laugarren da gaur San Juan, aurrekoekiko alde handiagoarekin bada ere.

Hona hemen KAE 1 Ligako azken sailkapena, eta KAE 2 nahiz ETE kategorietako azken estropaden puntuazioa (Hondarribia B igoerarako play-offean lehiatuko da).

KAE 1. Azken sailkapena.

  Elkartea Puntuak
1º GETARIA 11,53
2º KAIKU BEREZ GALANTA 11,13
3º SDR PEDREÑA 10,93
4º SAN PEDRO 9,92
5º ARKOTE URIBE KOSTA 9,40
6º SAN JUAN- ORERETA BERRIKUNTZAK 8,73
7º DEUSTO-BILBAO 8,58
8º DELTECO-ZUMAIA 5,85
9º ORIO-ORIALKI 5,00
10º CASTRO PRODUCHA 5,00
11º CAMARGO cueva el Pendo 3,38
12º ASTILLERO 2,67
13º LAPURDI-Antton Bilbao 2,29

KAE 2. XV. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako Bandera. Estropadako sailkapena.

  Elkartea Denbora  
1º BUSTURIALDEA 20:53,66  
2º DONOSTIARRA-AMENABAR 21:00,58  
3º ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 21:09,17  
4º GO-FIT HONDARRIBIA 21:12,99  
5º DEUSTO-BILBAO B 21:16,05  
6º PORTUGALETE 21:31,75  
7º MUTRIKU 21:34,55  
8º HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK 21:50,09  
9º IRC SANTOÑA 22:30,47  
10º ILLUNBE-FUNERARIA VASCONGADA 22:50,48  

 

ETE. Ane Aizpuru Basterretxearen I Memoriala. Estropadako sailkapena.

  Elkartea Denbora  
1º TOLOSALDEA A.K. 10:43,40  
2º DEUSTO-TECUNI-BILBAO 10:47,98  
3º HIBAIKA JAMONES ANCIN 10:54,72  
4º SAN JUAN-IGARTZA 11:02,64  
5º ONDARROA-CIKAUTXO 11:04,20  
6º DELTECO ZUMAIA 11:06,38  
7º LUTXANA A.E. 11:14,78  
8º ISUNTZA-ELECNOR 11:14,80  
9º LAPURDI 11:41,66  
10º CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 11:55,22  
11º ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN 12:08,58  

 

     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
     
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.