[Bideoa] Gizonezko bat helikopteroz erreskatatu dute Jaizkibelen
Sastraketan harrapatuta eta bertatik atera ezinik zegoela ohartarazteko deitu zien gizonezkoak Euskadiko Larrialdi Zerbitzuei.

Atzoko 09:00ak inguruan, gizonezko batek Euskadiko Larrialdi Zerbitzuei deitu zien Jaizkibel mendiko Pasaiako aldean harrapatuta geratu zela eta ateratzerik ez zuela ohartarazteko.
Ertzaintzaren helikopteroa, herritarrak babesteko patruilak eta suhiltzaileak bertaratu ziren hark adierazitako zonaldera. Azkenean, helikopteroak erreskatatu behar izan zuen gizona; erreskate zerbitzuek adierazi dute ez zuela “lesio adierazgarririk”.