Galduta zegoen 60 urteko gizon bat erreskatatu dute Aiako Harrian
Mendizaleak 112 telefono zenbakira hots egin du, mendigunean galduta zegoela jakinarazteko. Ertzaintzaren erreskateetarako helikopteroak hauteman du.
Atzoko 15:30a aldera hauteman zuen Ertzaintzaren helikopteroak gizonezkoa. Atzoko 14:45a aldera mendizale batek 112 telefono zenbakira hots egin zuen, Aiako Harrian galdurik zegoela adieraziz. 60 urteko gizonezkoa mendigunean ibilaldia egiten ari zela bidetik desbideratu eta nola itzuli jakin gabe topatu zuen bere burua.
Abisuari erantzunez, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat abiatu zen gizonaren bila, eta 15:30a aldera hauteman zuten. Gizonak ageriko kalterik ez zuela egiaztatu eta ibilgailua aparkatuta zuen gunera hurbildu zuen Ertzaintzak.
