Irailaren 30ean estreinatuko dute Pasaian grabatutako 'La fortuna' telesaila
Azken hartualdiak badian egin zituen telesaila datorren hilabete bukaera hasiko dira ematen. Alejandro Amenabarren lehena izango da.
'Etoile du Roy' fragata, apirilean, Pasaiako uretan. Irailaren 30ean estreinatuko dute Alejandro Amenabar zinemagilearen lehen telesaila: La Fortuna. Produkziorako azken grabaketak badiako uretan egin zituzten apirilean, Etoile du Roy, eta Shtandart fragatak Pasaiako portuan hamalau bat egunez izan zirenean.
Pasaiako urek Algarbe (Portugal) eskualdeko kostaldea irudikatu zuten ia bi astez, kanoikaden artean, 1804ean bertan izandako Nuestra Señora de las Mercedes fragataren hondoratzea birsortuz. Eszena horietarako hartualdiak Movistar Plus-en ikusi ahal izango dira irailaren azken ostegunetik aurrera, astero kapitulu berri bat emango dutelarik.
