Elorrondo eta Santusene kaleetan trafikoa moztuko dute datorren astean
Asfaltatze lanak direla eta, trafiko mozketak egongo dira irailaren 1 eta 2an bi kale horietan. Xorrola eta Donostiarako autobus geltokiei ere eragingo die.
Santusene eta Elorrondo kaleetan asfaltatze lanak egingo dituztelako, irailaren 1ean eta 2an (asteazkena eta osteguna) momentuko trafiko mozketak egingo dituzte pasabide horietan.
Udal arduradunek adierazi dute obra guztiak ez direla egun bakarrean egingo, bitartean kaleetan trafikoa bideratu ahal izateko. Zehaztutako egunetan bizilagunek ibilgailuak obra eremutik kanpo aparkatzeko gomendioa egin dute.
Lanek aldaketak eragingo dituzte, halaber, Xorrola eta Donostiarako autobus lineatako geltokietan, zenbait geltoki kendu eta beste batzuk lekuz aldatuz. Moldaketak geltoki bakoitzean zehaztuko dira, kalearen mozketaren arabera moldatuko baitituzte.