2021/8/30

Portuko merkantzien trafikoa ia %33 hazi da urte hasieratik

Espainiako estatuko nasen igoera handienetarikoa zenbatu dute. Industriaren berraktibatzea eta automobilen esportazioa izan dira giltza.

Bizi Errenteria kanpainan parte hartzen ari diren saltokietako batzuk.

Hirugarren bonu kanpainarako izena eman dezakete establezimenduek oraindik

Errenteria-Oreretaren suspertze ekonomikoan eragitea du xede Bizi Errenteria kanpainaren barruan, udalak epe laburrean abiatuko duen hirugarren bonu kanpainak.

helta

Heltaren tailerretan aurrematrikula egin daiteke, irailaren 1etik 10era

Helduen Tailerrek hogei ikastaro eskainiko dituzte aurten. Ikasturte osoa edo hiruhilabeteka izena emateko aukera egongo da aurten ere.

Dendetako eta kultur aretoetako aforoa %60koa, eta ostalaritza guneena %50ekoa

Labik gaur hartutako aforo malgutzeak irailaren 1ean jarriko dira indarrean. 01:00etako itxiera ordua bere horretan mantendu dute.

ETE Ligaren bukaera: Hibaika hirugarren eta San Juan laugarren

Erandioko banderagatiko lehian Deusturen atzetik gelditu izanagatik galdu dute oreretarrek igoerarako play-offerako sailkatzeko aukera.

Txistu doinuek alaituko dute oporraldi ostea

Erdialdeko kaleetan barrena egingo du diana Udal Txistularien taldeak datorren igandean.

Sexu eta generoari buruzko aholkularitza zerbitzua, irailaren 14tik martxan

Goxatu zerbitzua hamabost egunean behin eskainiko dute barruti ezberdinetako gaztelekuetan. Lahia 3.0 Sexologia eta Hezkidetza Elkarteak kudeatuko du.

San Juan Koxtape Arraun Elkartean hauteskundeak egingo dituzte

Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren lehenean irekiko dute, eta hilabete horren azkenean bukatuk da. Oraindik ez dute zehaztu hauteskundeen data.

Asteburuan COVID-19agatik 21 kutsatu Oarsoaldean, aspaldiko zifrarik baxuena

Bukatu berri den asteburuan zortzi positibo izan dira Errenteria-Oreretan, sei Oiartzunen, lau Lezon eta hiru Pasaian. Tasak, oro har, beherantz.

Añorga taldeko ordezkaria garaikurra jasotzen.

Touring bigarren, Errenteria Hiria txapelketan

Añorgak irabazi du Touringek antolatutako Errenteria Hiria Txapelketako aurtengo ekitaldia. Larunbatean jokatu zuten finala Añorgak eta Touringek.

Gehiago