Hibaikaren harrobia lanean hasteko prest
Hibaika elkartearekin arraunean hasi nahi duten haur eta gazteek, posta elektronikora mezua bidali behar dute. Hilaren 15ean hasiko dituzte kategoria horietako entrenamenduak.
Alebinek, Infantilek eta Kadeteek entrenamenduak hasteko data zehaztu du Hibaika Arraun Elkarteak, baita bi kategoria horien entrenamendu egutegi eta ordutegia ere. Hilaren 15ean hasiko dituzte entrenamenduak (asteazkena) eta astean hirutan izango dituzte 2008 eta 2010 urteen artean jaiotakoek: astelehen, asteazken eta ostiraletan zehazki. Ordutegiari dagokionean, 17:00etatik 18:30era izango dituzte saioak.
Kadete kategoriako arraunlariek ere hiru egun horietan izango dituzte entrenamenduak, baina 17:45ean hasi eta 19:15era arte.
Hibaikaren zuzendaritzak jakinarazi duenez, arraun taldeak ateak zabalik ditu arraun munduan hasi nahi duten haur eta gazteentzat. Horretarako, mezua bidali behar dute Hibaika elkartearen posta elektronikora.