Elektrikekin eta argindarraren fakturarekin kezka nabarmen gelditu da, gainera, udalbatzarrean. Asteartean egin zuten, eta gaiaren gaineko bi mozioa aztertu zituzten alderdi politikoek.
Kontzejupe plazan egingo duten festarekin hasiko dute 2021-2022 ikasturtea. Ludotekan zein Familia Eremuan ate irekien jardunaldiak egingo dituzte urrian.
Antxok laburki jasango dituen aldaketen gainean ezinegona partekatzeko bilera egingo dute astelehenean kultur etxean. Ez dute azokarik nahi Biteri plazan.
KPIren igoera handiegia izango delakoan, igoera %1,5era mugatzea erabaki dute. Bestalde, antzerkia sustatzeko hitzarmena sinatu dute.
Beraungo estadioan eragiteko bigarren fasean, futbol zelaiko belar artifiziala berritu, Futbol 7ko zelai berria jarri, atletismoko pisten zoladura berritu, eta kirol ekipamendu berriak jarri dituzte.
Espainiako espetxeen zuzendaritzak atzo jakinarazi zuen Martutenera hurbilaraziko dutela. Sarek esan du bizi-baldintzak hobetzeko lanean jarraituko duela.
Arditurriko meategiak bisitatzeko ordutegien berri eman dute. Trenez hurbiltzeko hiru egun seinalatu egongo direla gogorarazi dute.
Presoa Asturiasko espetxetik Donostiakora hurbilaraziko dutela iragarri du Espainiako Espetxe Erakundeen zuzendaritzak. Beste zortzi preso ere hurbilduko dituzte.
Egoera epidemiologikoak hobera egin duelako antolatzaileek 2022koan proba antolatzea erabaki dute. Aurreratu dute moldaketak egin beharko dituztela.
Errenteria-Oreretaren iragan industriala, emakume langileengan begirada jarrita, betiko gelditu da inprimatuta. Ez da gainera edozein lekutan izan, iragan horren lekuko isila izan den Lino plazako horma handiak hartu baitu sorkuntza lana, eta bertan egon zen kokatuta Lino Fabrika handia.
Azken 14 egunetako intzidentzia tasa metatua 0koa da gaur-gaurkoz. Birusaren egoera epidemiologikoak ezin du hobera egin.
2020ko martxoan itxiarazi zituen Pasaiako Udalak udalerriko lau jubilatuen egoitzak. Bihartik aurrera ateak zabalduko dituzte berriro.
Zuzendaritzak ziurtatu du ez zekiela kazetariak Guardia Zibilaren ontzi batera igoko zirela Pasaiako uretan egindako operazioaren berri emateko.
Oiarpeko pilotariek zazpi norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Horietatik bost izango dira Madalensoron, hiru bihar eta bi etzi.
Bilboko taldearen peñen elkarteak Oiartzungo taldea onartu du. San Mames Barrian partidak ikusteko prezio murriztua lor dezakete. Bazkide izatea, 20 euro.
Asteartean, Merkatuzarren izango da eta asteazkenean Beraungo jubilatuen egoitzan. Bi kasutan, 17:00etatik 20:30era izango da odola emateko aukera, eta herritar denak deitu dituzte parte hartzera.
Menpekotasun egoeran dauden pertsonek Lezoko Eguneko Zentroan izena eman dezakete. Astelehenetik ostiralera ematen du zerbitzua zentroak, 09:30etik 17:15era.
Une honetan denboraldi berriko programazioa prestatzen ari da, eta horren harira, irratian parte hartzeko deia egin die norbanako eta kolektiboei.
Gudari plazan egongo da egun osoan zehar tramankulua, Gipuzkoako etorkizunari buruz hausnartu eta pasaitarrak etorkizunarekin konprometitzera gonbidatzeko.