Joanes Larretxea Martuteneko espetxera ekarriko dutela iragarri dute

Presoa Asturiasko espetxetik Donostiakora hurbilaraziko dutela iragarri du Espainiako Espetxe Erakundeen zuzendaritzak. Beste zortzi preso ere hurbilduko dituzte.

joanes larretxea martutenera Maiatzean tontorretara egindako ibilaldien irudi bat, presoen etxeratzea aldarrikatzeko.

Espainiako Espetxe Erakundeen idazkaritza nagusiak jakinarazi duenez —eta Berriak jaso— bederatzi euskal preso hurbilduko dituzte Euskal Herriko espetxeetara. Horietako bat Joanes Larretxea da, oiartzuarra.

Asturiaseko espetxetik Martutenekora eramango dute. Pasa den urteko abendutik dago Villabonan espetxeratua (herritik 397 kilometrora), eta aurretik Herrera de la Manchan dispertsatua zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.