Presoa Asturiasko espetxetik Donostiakora hurbilaraziko dutela iragarri du Espainiako Espetxe Erakundeen zuzendaritzak. Beste zortzi preso ere hurbilduko dituzte.
Egoera epidemiologikoak hobera egin duelako antolatzaileek 2022koan proba antolatzea erabaki dute. Aurreratu dute moldaketak egin beharko dituztela.
Errenteria-Oreretaren iragan industriala, emakume langileengan begirada jarrita, betiko gelditu da inprimatuta. Ez da gainera edozein lekutan izan, iragan horren lekuko isila izan den Lino plazako horma handiak hartu baitu sorkuntza lana, eta bertan egon zen kokatuta Lino Fabrika handia.
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak zabalik du Mintzalagun programan izena emateko epea. Doakoa da, eta interesdunek, Lau Haizetararen egoitzara jo behar dute astelehen, astearte eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara, posta elektronikora idatzi, 688 756 398 telefono zenbakira deitu, edo inprimakia bete.
Langile guztiei soldata gutxienez maila bat igotzea eta musika eskolako arduradunari %10ean igotzea da udal gobernuaren asmoa. EH Bilduk hori justifikatzeko azterketarik ez dela egin azaldu du.
Gudari plazan egongo da egun osoan zehar tramankulua, Gipuzkoako etorkizunari buruz hausnartu eta pasaitarrak etorkizunarekin konprometitzera gonbidatzeko.
Kanarietako La Palma irlako hainbat hautetsi ezagun ditu Jesus Mari Martiarena alkateak: "Gure babes osoa hurbiletik senti dezaten nahi dugu".
Denboraldi hasiera bikaina Eple eta Batzokiko pilotarientzat. Eskuz Binakako modalitatean garaipen bikoitzak izan dira hiru kategoriatan: ohorezkoan, lehen Mailan eta Kadeteetan.
Ringeko aulkietako sarrerak 20 euroan daude salgai eta harmailakoak, 15 euroan.
Emakumeen Etxeko programazio lantaldeak, Garaipen Elkartearekin elkarlanean, agenda feminista aberasteko hiru hitzaldi antolatu ditu. Hausnarketa eta eztabaida sortzea dute helburu horien bidez.
Zortzi urte geroago, berriro atxilotu dute 49 urteko gizonezkoa, orduko lursail berean hautemandako landaketagatik. Hiru eremutan zuen banatuta kalamua.