Oiarpeko pilotarien asteburuko partidak (2021-09-30)

Oiarpeko pilotariek zazpi norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Horietatik bost izango dira Madalensoron, hiru bihar eta bi etzi.

Oiarpe pilota elkarteko pilotariek zazpi partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Guzti-guztiak lehen faseei dagozkienak izango dira. Hiru norgehiagoka nagusien mailakoak izango dira, eta beste bina, Gazte Maila eta kadeteetakoak.

Bost partida jokatuko dituzte Madalensoron. Hiru bihar —ostirala, urriak 1— izango dira, eta beste biak, etzi. Biharkoak 18:45ean hasiko dira, eta etzikoak, 16:30ean.

Kartelera osoa hemen ikus daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.