2021/9

Mihia konplexurik gabe dantzatzeko

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak zabalik du Mintzalagun programan izena emateko epea. Doakoa da, eta interesdunek, Lau Haizetararen egoitzara jo behar dute astelehen, astearte eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara,  posta elektronikora idatzi, 688 756 398 telefono zenbakira deitu, edo  inprimakia bete.

Udal langileen soldata igoerarekin kezka azaldu du Lezoko EH Bilduk

Langile guztiei soldata gutxienez maila bat igotzea eta musika eskolako arduradunari %10ean igotzea da udal gobernuaren asmoa. EH Bilduk hori justifikatzeko azterketarik ez dela egin azaldu du.

Bote luzeko txapelketaren finalerdia, larunbatean Beheko Plazan

Gipuzkoa eta Iparralde 2 taldeek Euskal Herriko Txapelketaren finalerako txartela bilatuko dute. Bestalde, Txostekoak Madalensoron arituko dira.

Lopez de Uralde: "Oraindik garaiz gaude aldaketa klimatikoari aurre egiteko"

Mezu itxaropentsua zabaltzea garrantzitsua dela uste du Lopez de Uraldek klima aldaketari dagokionean. Hamarkada batez hitz egiten ari dira adituak, isuriak erdira jaisteko; egingarria ikusten du, hori bai, berandu baino lehen neurri sistemikoak hartzea ezinbestekotzat jo du, "aldaketa klimatikoaren negazionisten" mezua baztertuta.

Ander Iñarra: "Gogoan geratuko zaidan eguna izan zen igandekoa"

Gorbeia Suzien Munduko Kopako lasterketan bigarren izan zen lezoarra. Postu horregatik, aurrera jauzia eman du sailkapen nagusian.

"Memoriarako eskubidea" aldarrikatu dute

Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi oroitzeko eguna izendatu zuten Irailaren 27a, Gudari Eguna. Gaur gogora ekarri dituzte, eta haiekin batera, Bixente Perurena Telletxea Peru, Pablo Gude Pego Antxon, Rafa Etxebeste Garmendia, Mikel Arrastia Agirre, Felix Bikuña Arostegi Arrantzale eta Egoitz Gurrutxaga Gogorza.

oieleku ibilaldia

Oielekuko ondare naturala eta kulturala ezagutzeko txangoa, igandean

Kultura-paisaia ezagutarazteko ibilaldia antolatu du Parketxe Sareak. 10:00etan geratu dira, eta ibilbide erosoa izango dela jakinarazi dute.

EH Bildu: "Luzuriaga da aukera bakarra azokaren eraispenaren aurrean"

Oposizoko koalizioak "kontrakotasun osoa" adierazi du azoka berria Biteri plazan eraikitzearen proposamenarekiko. Luzuriaga eskuratu nahi dute.

sortu gudari eguna oiartzun

Sortu: "Inoiz baino gehiago herrian urtzea dagokigu"

Txiki eta Otaegi fusilatu dituztela 46 urte bete dira gaur. Larunbatean ekitaldia egin zuten Elorsoron, eta gaur plazan biltzeko deialdia egin dute.

Gudari Egunaren harira, ekitaldia antolatu du Sortuk

Ekitaldia deitu du Sortuk hildako gudariak omentzeko.  Euskal Herria bihotzean. Independentzia goiburuarekin ekitaldia izango da 19:00etan Foru plazan.

Lezoko Udala: "Elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkiegu La Palmari"

Kanarietako La Palma irlako hainbat hautetsi ezagun ditu Jesus Mari Martiarena alkateak: "Gure babes osoa hurbiletik senti dezaten nahi dugu".

Batzokiko eta Epleko pilotariek, emaitza onak

Denboraldi hasiera bikaina Eple eta Batzokiko pilotarientzat. Eskuz Binakako modalitatean garaipen bikoitzak izan dira hiru kategoriatan: ohorezkoan, lehen Mailan eta Kadeteetan.

Boxeo gaua igandean, eta Latigo Perez ringean

Ringeko aulkietako sarrerak 20 euroan daude salgai eta harmailakoak, 15 euroan.

emakumeen etxea oporraldia

Feminismo dekolonialaren gaineko solasaldia, larunbatean

Emakumeen Etxeko programazio lantaldeak, Garaipen Elkartearekin elkarlanean, agenda feminista aberasteko hiru hitzaldi antolatu ditu. Hausnarketa eta eztabaida sortzea dute helburu horien bidez.

[Bideoa] 620 marihuana landareko plantazioaren arduradun pasaitarra atxilotu dute

Zortzi urte geroago, berriro atxilotu dute 49 urteko gizonezkoa, orduko lursail berean hautemandako landaketagatik. Hiru eremutan zuen banatuta kalamua.

olabe

Giriziakoak mendira bueltatuko dira asteburuan

Olabe eta Saigots artean txangoa egingo dute, Ezkabako Ihesaren ibilbideko bigarren etapa egiteko. Garmendi txokolategian eman beharko da izena.

Lanbide heziketako doako ikastaroa: Fabrikazio mekanikoko lan osagarriak

Lehen mailako profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute ikastaroa bukatzen dutenek. Guztira 400 ordu emango dituzte, arratsaldez.

'Tipi tapa badia inguratu' jubilatuentzako programa martxan da

Iniziatibaren xedea da udalerriko adinekoak bultzatzea Pasaiak dituen hiri eta natura bideak tipi-tapa zeharkatzera. Ez da izenik eman behar.

hondakinen tasa

Hondakinen tasaren bigarren zatia ordaintzeko epea, urriaren 1etik aurrera

Azaroaren 10era arte izango dute epea 2021eko hondakinen tasa ordaintzeko. Jarduera ekonomikoen zerga ere epe berean ordaindu beharko da.

Gehiago