
Tipi-Topa ibilaldien sasoi berria ostegun honetan hasiko da, eta bi aukera prestatu dituzte. Martxaneko saioak astearteetan dira, Bekoerrotan.

Topaguneak antolaturiko artisauen azokak artelanez apaindu Antxoko jai txikietako bigarren eguna. Arratsaldean, bingoa eta jolasak.

Fernandi Olarraren omenezko kartelada egin zuten atzo arratsaldean, San Fermin Txikiei inoizko hasiera hunkigarriena emanez.

Erdialdera iritsi da Atlantikaldia eta musikak hartu du nagusitasuna. Antia Muiño galiziarrak hautsi du isiltasuna eta iluntze aldera hasi da Joseba Tapia eta Sharon Shanon bandaren kontzertu berezia.

Aurtengo Igartza saria irabazi berri du oiartzuarrak ‘Arrakala’ ipuin liburuaren proiektuarekin. Gai gogorrak landuko dituela dio, baina umorez betiere, "tarteka irribarretxoren bat" ateratzeko eran.

Auzoaren gune historikoa degradatua dagoela-eta egingo dituzte obrak, baita mugikortasuna hobetzeko ere. Lehen prestaketa, langileen biltegiarena.

Hatxe musikari eta sortzaile errenteriarrak proiektu bat du martxan Meta Crowdfunding kanpainaren barruan. Hiru bideoklip sortu nahi ditu, eta inguruko lau artista eta sortzailerekin egingo du bidea.

Clash ile apaindegia ez da oso handia, estu samarra da. Baina bertako espazioa erabat eraldatu duen murala sortu du Jesus Bernal ‘Jes’-ek. Lan hori eta beste hainbat nazioarteko lehiaketa batera aurkeztu ditu.

Hiru hizketagai izango dituzte: 2021eko errepasoa (Udalaren egoera); 2022ko aurrekontu proposamena eta auzo bakoitzeko egoera. Urriaren 4tik 6ra balio dute.

Taldeak urgentziazko bilera bat eskatuko dio Lezoko Udalari, larrialdi energetikoaren aurrean herriari egokituriko plan bat garatzeko.

Kalte delitu bat leporatuta, 20 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak gaur goizaldean. Atxilotuak, ustez, hiru edukiontziri su eman die.

Ariketa fisiko osasuntsua egiteko helburuarekin, Elorsoro kiroldegian jarriko dute zita, astero. Tipi-Tapa Abittu zerbitzuaren barruan dago.

Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak martxan jarri ditu bi arlo horiek sustatzeko laguntza lerroak. Urriaren 27ra arte egin daitezke eskaerak.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak 'ailletu' hitza proposatu du aste honetarako. Meme edota bideoak sare sozialetara igotzeko deia ez da aldatu.

Urteko batzar nagusia egingo du urriaren lehenengo egunean. Besteak beste, Covid-19ak sortutako egoera eta zuzendaritza berria jorratuko dituzte.

Lezoko kirol elkartean aasteburuan lehian izan dituen bost taldeetatik, hiruk lortu dute hiruna puntu lortzea. Hurrengo asteburuan hasiko dira beste kiroletako ligak.

Oiarpeko pilotariek bederatzi partida jokatu dituzte asteburuan; lau Madalensoron. Horietatik bostetan nagusitu dira oiartzuarrak.

157 metro koadroko lokala da, eta biltegia ere badauka. Datorren astean auzo batzarra egingo da bertan, auzoko gaiei buruz hitz egiteko.

Bilera antolatu du ostegunean (hilak 30) Xenpelar Etxean 17:30ean, eta interesa izan dezaketen elkarte eta norbanakoak parte hartzera deitu ditu.

Oiartzun KEren mutilen talde nagusiak Zarautz menperatu du Ugaldetxon. Asteburuan jokatu duten nesken taldeek ere garaipena lortu dute.