[Galeria] Kolorez josi du Gure Zumardia San Fermin Txikietako azokak
Topaguneak antolaturiko artisauen azokak artelanez apaindu Antxoko jai txikietako bigarren eguna. Arratsaldean, bingoa eta jolasak.
Atzo 20:00etan hartu zuten martxa 2021eko San Fermin Txikiek, Fernandi Olarrari egindako omenaldi berezian. Gaur goizean, eguzkia lagun, 11:00ak baino lehen hasi dira lehen artisau eta artistak euren artelanak ikusgai jartzeko postuak prestatzen.
Giro ederrean joan da goiza herriko zumardian. Denetarik aurki zitekeen mahaietan: jantziak, bitxiak, diru-zorroak, artilezko txanoak, poltsak, pastelak eta orotariko gozoak, eskuz egindako musukoak… Horiek guztiek, herritarren jantzi zuri-gorriekin konbinatuta, kolorez josi dute Antxoko plaza.
Eguerdian herri bazkaria ziren egitekoak bizilagunak, baina Udaltzaingoak ekintza debekatu du -gaitzespen aldarriek ez dute huts egin gaur goizean ere-. Dena den, mahaiaren inguruan elkartu ezinak ez ditu antxotarrak gogogabetu, arratsaldean bingoa eta jolasak egingo baitituzte.
Gaur goizeko azokako hainbat argazki dira jarraian daudenak.