
Bertako ondarea ezagutzeko helburuz, mahai ingurua, erakusketak, hitzaldiak edota proiekzioak antolatu ditu udalak. Programazio hau Aldundiaren ondarearen Europako jardunaldiaren baitan dago eta ondare musikala, industriala eta historikoa izango dira hizpide aurtengo edizioan.

Oiartzunen bizi da Patri Espinar (Usansolo, Bizkaia, 1985). Mendi orientazio saioak ematen ditu, emakumeentzako, ahalduntzeko. Hori, zein luze doakion kirol ibilbidea izan ditu hizpide.

Bi urte beteko dira Gaztañoko frontoiaren lanak bukatu zituztenetik. Orain, bertako horma zuriak kolore biziz betetzeko auzolana egiten ari dira auzo elkartearen ekimenez.

Asteburu honetan ospatuko dituzte San Pedro eta San Fermin Txikiak barruti bakoitzean; ez, ordea, herriko eragileek espero zuten bezain egitarau oparoarekin. Babes eza salatu zuten atzo, udaletxe aurrean.

Atlantikaldiak hasi du bidea. Kultur topagunea eta musika jaialdiak hamarnaka herritar bildu ditu, hori bai, segurtasun eta osasun protokoloek agintzen dutena zorrotz beteta.

Oiartzungo lehen sektoreko hamalau ekoizlek beren produktuak erakutsiko dituzte urriko lehen larunbatean, Doneztebe plazan.

Kalearen alde oso bat oinezkoentzako izango da. Aparkatzeko tokiak ez dira murriztuko, baina txandakatze ordutegia izango dute astelehenetik ostiralera.

EH Bilduko koalizioek bat egin dute aldundiari lanak urtea bukatu aurretik has ditzan eskatzeko. Oinezko eta txirrindularientzat arriskutsua dela argi dute.

Asteklima iniziatibarekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horren barruan, klima aldaketaren gaineko hausnarketa sustatzeko hainbat ekintza antolatu ditu.

Sarrerarik lortzerik izan ez dutenek aukera dute oraindik ere, ekitaldi bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago lekuan bertan gonbidapenak lortzeko, udalak gonbidapenen %30 gorde baitu horretarako.

Ostiraletik igandera Oarsoaldeko lau herrietan bi positibo bakarrik jaso dituzte osasun zerbitzuek Oarsoaldeko lau herrietan.

Martxan hasiak dira hamaikako nahiz areto modalitateko futbolariak, eta baita eskubaloiko jokalariak ere. Gehienek hitzordua izan dute asteburuan.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzearen alde lanean diharduten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzako diru laguntzak martxan dira.

Urriaren 8tik 22ra bitarte egongo da zabalik eskolan izena emateko epea. 16:30etik 20:00etara eskainiko diete hartarako arreta interesdunei.

Eguraldia lagun, ur puzgarriekin gozatua hartu ahal izan dute San Pedroko familiek. Arratsaldean Javi DJ-ak girotutako bingoa izango dute, plazan.

Irabazi asmorik gabeko elkarte eta taldeei eskainitako laguntza lerroa abiarazi du udalak. Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 13a izango da.

Herriko bi lursaili buruzko puntu bana aztertuko dute, baita hitzarmen pare bat ere. Xorrola eta herriko kirol instalazioak ere izango dituzte hizpide.

Kizomba dantza ikasteko eskolak hasiko dira. Angolan du jatorria, eta helburua da Euskal Herrian jaiotako pertsonak hurbilaraztea. Ate irekien jardunaldiak egiten ari dira, eta larunbatetan Pagoan elkartu ohi dira.

Martxan dira Pasaiako hamaikako nahiz areto modalitateko futbolariak, eta baita eskubaloiko jokalariak ere. Gehienek hitzordua izango dute asteburuan.

Ia egun osoz itxita egongo da Martin Etxeberria kalea datorren asteartean, errepidea konponduko dute.