
Gaur aurkeztu dituzte denboraldirako duten egitaraua, asmo eta ametsak aurkezteko, eta pandemiak arnas hartzen utziko dien esperantzarekin.

Josetxo Arrizabalagak (Pasaia, 1961) Hibaikako gizonezkoen txaluparen gidaritza hartuko du urritik aurrera.

Libera proiektuarekin bat eginez, ekosistemen eta biodibertsitatearen arazoari aurre egiteko hainbat ekintza antolatu ditu ontzi museoak.

Lau barrutietako herritarrak udaletxe aurrean elkartuko dira bihar: "Salatu nahi dugu udalaren partetik beti ezetza jasotzen dugula, justifikaziorik gabe".

Balbino Saenz Olarra preso antxotarraren ama abuztuan zendu zen. Omenaldi berezia egingo dute 'Fernandi, beti gurekin' lemapean, hileroko elkarretaratzean.

'Gezi beltzak' eskainiko dute sormen espazioan, urritik urtarrilera bitartean, Oier Guillanekin. Harkaitz Cano, Gorka Arrese, Uxue Alberdi eta Ixiar Rozas, gidari.

Haurren, Gazteen eta Helduen mailetako finalak jokatu zituzten joan den larunbatean Koldobike Gezala pilotalekuan.

Urrian hasiko da gazteen artean euskararen erabilera lagun giroan bultzatzeko egitasmoa. EGA edo C1 ziurtagiria dutenek eman dezakete izena begirale izateko.

Oarsoaldeako Lan Merkatuaren Behatokiak emandako datuen arabera 2020 abuztutik 2021eko abuztura arte ia bi puntuan jaitsi da langabezia tasa eskualdean.

'365 egun euskaraz' dinamika aurkeztuko dute ostegun arratsaldean. Familia transmisioa lantzea proposatuko dute, hausnartuta.

Nesken futbol talde nagusiak atsedena izango du asteburuan, baina gainontzekoak lehian arituko dira. Areto futbolekoek, atsedena.

Ludoteka, Gazteleku edota Kuadrilategietako matrikulazio kanpainari buruzko xehetasunak datorren astean emango dituztela aurreratu du udalak. Hala ere, informazio gehiago jasotzeko telefono zenbakia eta helbide elektronikoa jarri dute interesdunen eskura.

Lezo eta Pasaia tasaren eremu berdean daude, 60koa baino txikiagoa dutelako. Errenteria-Oreretako tasa 72koa da, eta Oiartzungoa 106koa.

Ikasturteko lehen saioan Philip K.Dick idazlearen 'Ordaina' liburua landuko dute, Trintxerpeko liburutegian. Saioak astelehenetan izango dira, hilean behin.

Horietatik hiruk jokatuko dute Plazetan. Eskubaloi eta areto futbol taldeek hurrengo asteburuan hasiko dituzte sasoi berriko partidak.
![Gurutze Gorriaren Gabonetako jostailu bilketa. [Irudia: Gurutze Gorria]](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/12/gg-900x563.jpg)
Aurtengo aurrekontuetarako PSE-EEk proposatu zuen bi erakunderi gizarte proiektuak gauzatzeko diru partida bat bideratzea. Adostasuna lortu zuten eta poztasuna adierazi du udal taldeak, hitzartu eta onartutakoa aurrera atera delako.

Gaur, Atlantikaldiaren termometroak gora egingo du. Itsasargi Nagusian bi kontzertu izango dira, eta Kalekaian aktibitatea handia izango da.

'Burnizko potoa' komikiak 10 eta 12 urte arteko ikasleen artean boto gehien eskuratu dituen hirugarren idazlea izan da. Lizarran jaso du saria.

Hilaren 25ean bukatuko da epea Pasaiako emakumeen ikastaroetan inskribatu ahal izateko. Gune berriak izango dituzte aurten.