[Galeria] Josetxo Etxandik baditu irabazleak

Haurren, Gazteen eta Helduen mailetako finalak jokatu zituzten joan den larunbatean Koldobike Gezala pilotalekuan.

Josetxo Etxandi pilota txapelketaren azken finalak jokatu zituzten larunbatean (hilaren 18an), herri mailako pilotarienak. Koldobide Gezala pilotalekuan jokatu zituzten jokoan izan ziren hiru mailetako azken partidak, bi goizez eta bestea arratsaldez, osasun neurriek eskatzen dituzten aforo mugengatik.

Honakoak dira final horietako emaitzak:

Haur Maila

  • Asier Zearreta/Peru Zabala 16-Oier Telletxea/Aimar Santesteban 13

Gaztetxoen Maila

  • Gexan Martinez/Markel Blanco 18-Unai Carranza/Endika Osa 13

Helduen Maila

  • Jon Iñarra/Unai Maritxalar 22-Jon Tatiegi/Unai Tatiegi 13.

HITZAk eskerrak eman nahi dizkie antolatzaileei emandako laguntza guztiagatik. Laguntza horren barruan, jarraian dauden argazkiak daude.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.