2021/9

OTXEk Gipuzkoako hiru txapelketa irabazi ditu

Gipuzkoako BTT txapelketan euren mailetan lehenak izan dira Nahia Polo, Gexan Albisu eta Patxi Plazaola. Bukatutzat eman dute 2022ko lasterketen sasoia.

xxxiii. xabier lete prosa poesia

Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketara idazlanak aurkezteko epea, zabalik

Zortzi eta 18 urte arteko oiartzuarrek beren idazlana aurkez dezakete azaroaren 5era arte. Lehiaketaren oinarrien berri eman du udalak.

Aprendiztegiko ontzigileen bigarren promozioa graduatu da

Ontzigintza tradizionala bizirik mantenduko duten bost aditu berri trebatu ditu Albaolak. Pasaiatik Grezia, Kolonbia, Italia eta Madrilera hedatuko dute ogibidea.

oiartzun ke

Asteburu ia biribila izan da OKEren futbol taldeentzat

Mutilen talde nagusiak etxetik kanpo lortu du garaipena, eta neskenak, berriz, Ugaldetxon. Areto futboleko taldeak, kopatik kanporatuta.

Sasoiko barazki ekologikoak inguruko enpresetan banatuko ditu Arraztalok

Oiartzun edo inguruko enpresetan egingo dute banaketa, astean behin, bezeroekin adostutako egun eta orduan. Interesdunek hileroko kuota bat ordainduko dute.

Herriko errepideak asfaltzatzeko laguntza jaso du Lezok

Gipuzkoako Foru Aldundiak 70.000 euroko ekarpena egingo du, herriko asfaltatze plana finantzatzen laguntzeko. Oinezkoentzako zebra-bide bereziak jarriko dituzte.

Josetxo Arrizabalaga izango da Hibaikako gizonen entrenatzaile berria

Imanol Cascantek orain arte izan duen lekua hartuko du Arrizabalagak. Esker ona adierazi dio arraun elkarteak Cascanteri.

Bizi osorako zigorra ezabatzeko eskaera, hamaika aldiz biderkatu dute

Arrasaten gaurko Sare Herritarrak deitua zuen mobilizazioa bertan behera uztea erabaki zuen atzo, azken asteetan jasotako presioa eta manipulazioaren aurrean. Horren ordez, Euskal Herriko herri guztietara eraman du euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediaren aurkako salaketa dinamikak, hasierako protesta, hamaika aldiz biderkatuz.

Baterajotzea aurkeztu dute Oreretako gaztetxean

Urrian Elizondon egingo den neska gazteen Baterajotzea aurkezteko ekitaldia antolatu dute gaur goizean Oreretako Gaztetxean.

Bizi osorako zigorraldien aurka elkartzera deitu du Sarek

Euskal Herri osora zabalduko du Sare Herritarrak 'Bizitza osorako zigorrik ez!' aldarria. Pasaitarrak larunbatean elkartuko dira, 12:00etan, Donibaneko Santiago plazan.

irailak 27

Sortuk ekitaldi nazionala egingo du etzi, Irailaren 27aren harira

Elorsoro kiroldegian izango da ekitaldia, etzi arratsaldean. Gonbidapena eskuratu beharko da. Astelehenean herrietan egingo dituzte mobilizazioak.

San Quiles eta Urbiongo gainak hartuko dituzte Itsastar eta Mendizaleek

Bi mendi taldeek irteera antolatu dute astebururako. Larunbatean abiatuko dira 1.300 metroko lehen tontorrera, eta igandean gailurreratuko dute 2.300a.

Tomas Garbizu Musika Eskolak urrian zabalduko du izena emateko epea

Urriaren 4an zabalduko du herriko musika eskolak hastear den ikasturterako izen ematea, urriaren 22ra arte. Eskolara joan behar da apuntatzeko.

poesia kazabonek estevezek

Euskal poeten lanak errezitatuko dituzte larunbatean

Arizmendienean izango da poesia errezitaldia, eguraldi onarekin. Antton Kazabonek errezitatuko ditu euskaraz, eta Xose Estevezek, galegoz.

'San Fermin Txikiak', musika, artisautza eta jolasez blai

Topaguneak hainbat jarduera antolatu ditu datorren astebururako. Andoni Oilokiegik kontzertua eskainiko du ostiralean, eta azoka egingo dute larunbatean.

iluntzen mairu

Inoizko antzerki programaziorik oparoenarekin dator ikasturtea

Datorren igandean izango da lehen antzezlana. Mairu taldearen 'Iluntzen' antzezlana izango da ikasturtea hasiko duena. Sarrerak, txokolategian.

elizalde karpa

Elizalde Institutu kanpoaldean karpa jarriko dute ikasturte honetan

Elizalde Institutuaren aterpe eskasiari aurre egiteko karpa ezarriko dute. Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza esleitu dio udalari, alokairurako.

kenpo kai

Kenpo kain eta defentsa pertsonalean izena emateko epea, irekita

Honbu elkarteak ikastaroak antolatu ditu 2021-2022 ikasturterako. Kiroldegian izena emanda edo e-posta bidez eman daiteke izena.

oiartzun

Erreboteko Gipuzkoa eta Bizkaia 2ren artekoa, Beheko Plazan

Larunbat goizean partida jokatuko dute. Euskal Herriko Errebote Txapelketaren hirugarren jardunaldiari dagokion norgehiagoka izango da.

Atzo, koronabirusagatik kutsaturik ez Oarsoaldean

Hilabeteak atzera egin behar da kutsaturik izan ez den beste egun bat aurkitzeko. Lezon sei egun segidan daramate positiborik gabe.

Gehiago