Euskal poeten lanak errezitatuko dituzte larunbatean

Arizmendienean izango da poesia errezitaldia, eguraldi onarekin. Antton Kazabonek errezitatuko ditu euskaraz, eta Xose Estevezek, galegoz.

poesia kazabonek estevezek

Kazabon —eserita— eta Estevez, aurreko errezitaldi batean. Oraingoan ere Suo Ganen laguntza izango dute.

Euskal poeten errezitaldia antolatu dute larunbat arratsalderako (hilak 25). Arizmendieneko lorategian egingo dute errezitaldia. Eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko pleno aretoan izango da. 18:30erako jarri dute zita.

Poemak irakurtzeko ardura hartuko dute Antton Kazabonek eta Xose Estevezek, bakoitzak bere ama hizkuntzan —euskaraz eta galegoz, hurrenez hurren—.

Irakurketa musikarekin lagunduko du Suo Gan taldeak. Haizea Lekuona flautistak, Oihane Mitxelena soinujoleak eta Edurne Saizar pianistak osatzen dute hirukotea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.