Baterajotzea aurkeztu dute Oreretako gaztetxean
Urrian Elizondon egingo den neska gazteen Baterajotzea aurkezteko ekitaldia antolatu dute gaur goizean Oreretako Gaztetxean.
Urrian Elizondon egingo den neska gazteen Baterajotzea aurkezteko ekitaldia antolatu dute gaur goizean Oreretako Gaztetxean. Neska gazteen topaketa Elizondon izango da urriaren 9an eta 10ean Mugimenduan gaude, lurrikara gara! lelopean. Informazio guztia web orrialde honetan ikus daiteke.
Urriko topaketen gaineko informazioa zabaltzearekin batera, neska gazteen mugimenduaren sorreraren gaineko dokumentala ere ikusi dute gaur Oreretako Gaztetxera hurbildu direnek.