Josetxo Arrizabalaga izango da Hibaikako gizonen entrenatzaile berria

Imanol Cascantek orain arte izan duen lekua hartuko du Arrizabalagak. Esker ona adierazi dio arraun elkarteak Cascanteri.

josetxo Arrizabalaga Hibaikako gizonen entrenatzaile berria.

Josetxo Arrizabalaga izango da Hibaikako gizonen traineruaren entrenatzaile berria. Arrizabalagaren helburua KAE2 Ligan Madalen traineruaren proiektua egonkortzea eta indartzea dela azaldu du arraun elkarteak. Entrenatzaile berriak, Imanol Cascantek orain arte izandako lekua hartuko du. Hibaikak, esker ona adierazi dio Cascanteri, eta ibilbide berrian zorterik onena opa dio.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.