Antton Kazabonek aurtengo JUUL kanpainako saria jaso du

'Burnizko potoa' komikiak 10 eta 12 urte arteko ikasleen artean boto gehien eskuratu dituen hirugarren idazlea izan da. Lizarran jaso du saria.

juul sariak 2021 Antton Kazabon, lehenengoa ezkerretik hasita.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen JUUL hauteskunde literarioen 24. ekitaldia izan da aurtengoa. Aurrekoan bezala, Antton Kazabon idazle oiartzuarrak aipamena jaso du.

Burnizko potoa komikiarekin jaso du aipamena, D kategorian (10 eta 12 urte arteko ikasleek ematen dute botoa). Komikia idazteko Anton Mendizabalen laguntza jaso zuen, eta Jokin Mitxelenak egin zituen ilustrazioak.

Sariak atzo arratsaldean banatu zituzten, Lizarrako Julian Romano Musika Eskolan. Sari banaketa ekitaldi osoa ikus daiteke beheko bideoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.