Asteklimarekin bat egingo du 'Mater' ontzi museoak

Larunbatetik aurrera energia, klima eta naturaren inguruan hausnartzeko tailerra eskainiko dute arratsaldez, eta igande goizean Alabortza senadia garbitu.

Alabortzako itsas hondakinak jasoko dituzte datorren igandean.
Hilaren 24tik urriaren 3ra, Asteklima Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea bigarren aldiz antolatuko dute, eta horrekin bat egingo du Mater ontzi museoak. Eusko Jaurlaritzak sustatzen du iniziatiba hori, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bidez, herritarrak trantsizio energetiko eta klimatikoari buruz kontzientziatzeko.
 
Hilaren 25ean, datorren larunbatean, Ekin klimaren alde tailerra antolatu du Materrek, Asteklimak dirauen egunetan zehar ontzi museoan eskainiko duten bisita ekoaktiboa, alegia, energia, klima eta naturaren inguruan hausnartu eta ikasteko. 17:00etatik 18:30era izango dira bisitak.
 
Astea ixteko, Libera proiektuan parte hartzera gonbidatu dituzte pasaitarrak, 1m2 hondartza eta itsasoengatik saiakeraren karietara antolatutako Alabortza senadiaren itsas hondakin bilketan. Donibaneko hondartzatxoa igandean garbituko dute, 11:00etatik 13:00etara.
 
Informazio gehiago nahi duenak edota izena emateko posta elektroniko bidez idatz diezaioke mezua ontziaren arduradunei, edota telefonoz deitu honako zenbaki honetara: 619 81 42 25.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.