Sozialistak "pozik" Gurutze Gorriari eta SOS Arrazakeriari emandako diru laguntzengatik
Aurtengo aurrekontuetarako PSE-EEk proposatu zuen bi erakunderi gizarte proiektuak gauzatzeko diru partida bat bideratzea. Adostasuna lortu zuten eta poztasuna adierazi du udal taldeak, hitzartu eta onartutakoa aurrera atera delako.
Gizarte proiektuak gauzatzeko Gurutze Gorriari eta SOS Arrazakeriari emandako diru laguntzengatik “pozik” daudela azaldu dute sozialistek, urteetan egindako borrokak merezi izan duela adierazi dute. Ondorioz, energia pobretasuna eta bakardadea hirugarren adinean aztertu ahalko dela edota enplegu plan gehiago sortu ahalko direla, bestak beste, zehaztu dute sozialistek.
Diru partida hau udal gobernuarekin adostu zuen PSE-EEk aurtengo aurrekontuetan. Honen beharra hala gogoratu du Issac Palenciak, alderdiaren bozeramaileak: “Ulertezina zen hainbat eremutako erakunde askorekin egiten den bezala, gizarte-eremuan, errotze handiena duten eta egoera ahulenean dauden bizilagunei laguntza gehien ematen dieten erakundeek babes hori ez izatea”.