2021/9/24

Joseba Tapia eta Sharon Shanon taldearen kontzertua izan da eguneko nagusia.

[Galeria] Musika soinuak nagusi Atlantikaldiaren bigarren egunean

Erdialdera iritsi da Atlantikaldia eta musikak hartu du nagusitasuna. Antia Muiño galiziarrak hautsi du isiltasuna eta iluntze aldera hasi da Joseba Tapia eta Sharon Shanon bandaren kontzertu berezia.

olatz mitxelena larreta
Olatz Mitxelena Larreta. Igartzarekin saritua.

“Gizakiari sortzen zaizkion pitzadurak adierazi nahi ditut”

Aurtengo Igartza saria irabazi berri du oiartzuarrak ‘Arrakala’ ipuin liburuaren proiektuarekin. Gai gogorrak landuko dituela dio, baina umorez betiere, "tarteka irribarretxoren bat" ateratzeko eran.

altzibar berrurbanitzatzeko

Altzibar berrurbanizatzeko prestaketak astelehenean hasiko dira

Auzoaren gune historikoa degradatua dagoela-eta egingo dituzte obrak, baita mugikortasuna hobetzeko ere. Lehen prestaketa, langileen biltegiarena.

[Erreportajea] Sorkuntzari leiho berriak zabaltzen

Hatxe musikari eta sortzaile errenteriarrak proiektu bat du martxan Meta Crowdfunding kanpainaren barruan. Hiru bideoklip sortu nahi ditu, eta inguruko lau artista eta sortzailerekin egingo du bidea.

[Erreportajea] Artea letra larriz aiztur eta lehorgailu artean

Clash ile apaindegia ez da oso handia, estu samarra da. Baina bertako espazioa erabat eraldatu duen murala sortu du Jesus Bernal ‘Jes’-ek. Lan hori eta beste hainbat nazioarteko lehiaketa batera aurkeztu ditu.

auzo batzarrak oiartzun 2021

Urriko lehenengo astean egingo dituzte auzo batzarrak

Hiru hizketagai izango dituzte: 2021eko errepasoa (Udalaren egoera); 2022ko aurrekontu proposamena eta auzo bakoitzeko egoera. Urriaren 4tik 6ra balio dute.

Iratzerri: "Lezoko energia trantsizioa inoiz baino beharrezkoagoa da"

Taldeak urgentziazko bilera bat eskatuko dio Lezoko Udalari, larrialdi energetikoaren aurrean herriari egokituriko plan bat garatzeko.

Publikoari itxita egoten diren leizeak ezagutu daitezke

'Ondare irisgarri eta inklusiboa' jardunaldiak egingo dira, urriaren 1etik aurrera

Bertako ondarea ezagutzeko helburuz, mahai ingurua, erakusketak, hitzaldiak edota proiekzioak antolatu ditu udalak. Programazio hau Aldundiaren ondarearen Europako jardunaldiaren baitan dago eta ondare musikala, industriala eta historikoa izango dira hizpide aurtengo edizioan. 

patri espinar
Patri Espinar. Mendi gidaria.

"Egiten duten horretan sinetsi behar dute emakumeek"

Oiartzunen bizi da Patri Espinar (Usansolo, Bizkaia, 1985). Mendi orientazio saioak ematen ditu, emakumeentzako, ahalduntzeko. Hori, zein luze doakion kirol ibilbidea izan ditu hizpide.

[Erreportajea] Auzolanean koloreztatuko dituzte frontoiaren hormak

Bi urte beteko dira Gaztañoko frontoiaren lanak bukatu zituztenetik. Orain, bertako horma zuriak kolore biziz betetzeko auzolana egiten ari dira auzo elkartearen ekimenez.

Gizarte Ekintzako jarduerentzako diru laguntzak abian dira

Irabazi asmorik gabeko elkarte eta taldeei eskainitako laguntza lerroa abiarazi du udalak. Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 13a izango da.

plenoa uztaila

Hamabi puntukoa izango da ikasturteko lehenengo plenoa

Herriko bi lursaili buruzko puntu bana aztertuko dute, baita hitzarmen pare bat ere. Xorrola eta herriko kirol instalazioak ere izango dituzte hizpide.

kizomba oiartzun

Kizomba dantza, kontaktuari beldurra kentzeko

Kizomba dantza ikasteko eskolak hasiko dira. Angolan du jatorria, eta helburua da Euskal Herrian jaiotako pertsonak hurbilaraztea. Ate irekien jardunaldiak egiten ari dira, eta larunbatetan Pagoan elkartu ohi dira.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2021/09/24)

Martxan dira Pasaiako hamaikako nahiz areto modalitateko futbolariak, eta baita eskubaloiko jokalariak ere. Gehienek hitzordua izango dute asteburuan.

Martin Etxeberria kalea asfaltatzen lanengatik itxita asteartean.

Martin Etxeberria kaleko errepidea, asfaltatze lanengatik itxita asteartean

Ia egun osoz itxita egongo da Martin Etxeberria kalea datorren asteartean, errepidea konponduko dute.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2021-09-24)

Nesken futbol talde nagusiak atsedena izango du asteburuan, baina gainontzekoak lehian arituko dira. Areto futbolekoek, atsedena.

Udal Ludoteka eta beste hezkuntza ez formaletako zerbitzuetan laster ahalko da izena eman.

Udal hezkuntza ez formaletan izen emateko aukera laster zabalduko da

Ludoteka, Gazteleku edota Kuadrilategietako matrikulazio kanpainari buruzko xehetasunak datorren astean emango dituztela aurreratu du udalak. Hala ere, informazio gehiago jasotzeko telefono zenbakia eta helbide elektronikoa jarri dute interesdunen eskura.

COVID-19a: aste osoan, zortzi kutsatu Oarsoaldean

Lezo eta Pasaia tasaren eremu berdean daude, 60koa baino txikiagoa dutelako. Errenteria-Oreretako tasa 72koa da, eta Oiartzungoa 106koa.

Euskarazko irakurketa taldea martxan, urriaren 18tik aurrera

Ikasturteko lehen saioan Philip K.Dick idazlearen 'Ordaina' liburua landuko dute, Trintxerpeko liburutegian. Saioak astelehenetan izango dira, hilean behin.

Allerruren bost talde, lehian asteburuan

Horietatik hiruk jokatuko dute Plazetan. Eskubaloi eta areto futbol taldeek hurrengo asteburuan hasiko dituzte sasoi berriko partidak.

Gehiago