Gaurko Atlantikaldiaren bigarren egunean, tenperatura gora
Gaur, Atlantikaldiaren termometroak gora egingo du. Itsasargi Nagusian bi kontzertu izango dira, eta Kalekaian aktibitatea handia izango da.
Herrixkan, atzoko ikuskizun bat. Gaur du bigarren eguna Atlantikaldiak. Egokitu diren eremu guztietan izango da aktibitatea. Nabarmentzekoa da Itsasrga Nagusian (Lekuona Fabrikan) bi kontzertu izango direla, eta Kalekaian (Migel Irastorzan) jarduera asko egingo dituztela.
Ondokoa da gaurko egitaraua
- 16:00. Oiartzun ibaian zehar bisita gidatuak Hibaikaren eskutik. 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan errepikatuko dituzte bidaia horiek.
- 17:00. Herrixkan, Apaxi ipuin kontalariaren saioa.
- 17:00. Herrixkan, sareak sortzeko tailerra. 18:00etan egingo dute bigarren saioa.
- 17:00. Plazatik, Oreretatik itsas hirira bisita gidatua.
- 18:00. Kalekaian, Antia Muiñoren kontzertua.
- 18:30. Herrixkan, Trakamatrakarekin kontzertua eta tailerra.
- 18:30. Plazatik, bisita gidatua: Viaje a la pequeña Manchester: la industrialización en Errenteria.
- 19:30. Itsasargi Nagusian, Joseba Tapiaren eta Sharon Shannonen kontzertua.
- 19:30. Kalekaian, Duplaren emanaldia.
- 20:00. Herrixkan, Albosax taldearen kontzertua.
- 21:00. Kalekaian, DJ Martinarekin musika saioa.
- 22:30. Itsasargi Nagusian, Ladamaren eta Olatz Salvadorren kontzertua.
