'San Pedro Txikiak' ospatzeko hiru eguneko egitaraua osatu dute
Datorren ostiraletik (hilak 24) igandera arte egungo osasun egoerara egokitutako jarduerak antolatu dituzte hainbat herritarrek.
Datorren asteburuan ospatuko lirateke San Pedron barrutiko jai txikiak. Horien karietara, datorren ostiraletik (hilak 24) igandera arte (hilak 26) San Pedro Txikiak 2021 izenburupean egungo osasun egoerara egokituriko egitaraua osatu dute hainbat herritarrek.
Honakoak dira datozen egunetarako programatu dituzten jarduerak:
- Hilak 24, ostirala.
- 18:00etan Goazen nait, plazan. Dantza, txisteak, kantua, magia… Oharra: talde bakoitzak nahi duen musika Javi DJ-ari eman beharko dio aldez aurretik.
- Hilak 25, larunbata.
- 11:00etan, ur puzgarriak frontoian.
- 16:00etan, Javi DJ-ak girotutako bingoa, plazan.
- Hilak 26, igandea.
- 12:00etan, 2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurrei omenaldia; eta jarraian, Kantuz Jose Ignazio Muruarekin.
- 18:30ean, Tio Teronen Semeak dantza taldearen Festamendua ikuskizuna, frontoian. Gonbidapenak ostegunean (hilak 23) jarriko dituzte eskuragarri, 18:00etatik aurrera, frontoian; baita ostiralean ere (hilak 24), herriko plazan, 18:00etatik aurrera.