2021/9/20

3.762 langabe dira Oarsoaldean

Oarsoaldeako Lan Merkatuaren Behatokiak emandako datuen arabera 2020 abuztutik 2021eko abuztura arte ia bi puntuan jaitsi da langabezia tasa eskualdean.

365 egun euskaraz

Umeekin harremana duten helduak aktibatu nahi dituzte

'365 egun euskaraz' dinamika aurkeztuko dute ostegun arratsaldean. Familia transmisioa lantzea proposatuko dute, hausnartuta.

OTXEk Gipuzkoako hiru txapelketa irabazi ditu

Gipuzkoako BTT txapelketan euren mailetan lehenak izan dira Nahia Polo, Gexan Albisu eta Patxi Plazaola. Bukatutzat eman dute 2022ko lasterketen sasoia.

xxxiii. xabier lete prosa poesia

Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketara idazlanak aurkezteko epea, zabalik

Zortzi eta 18 urte arteko oiartzuarrek beren idazlana aurkez dezakete azaroaren 5era arte. Lehiaketaren oinarrien berri eman du udalak.

Aprendiztegiko ontzigileen bigarren promozioa graduatu da

Ontzigintza tradizionala bizirik mantenduko duten bost aditu berri trebatu ditu Albaolak. Pasaiatik Grezia, Kolonbia, Italia eta Madrilera hedatuko dute ogibidea.

oiartzun ke

Asteburu ia biribila izan da OKEren futbol taldeentzat

Mutilen talde nagusiak etxetik kanpo lortu du garaipena, eta neskenak, berriz, Ugaldetxon. Areto futboleko taldeak, kopatik kanporatuta.

Sasoiko barazki ekologikoak inguruko enpresetan banatuko ditu Arraztalok

Oiartzun edo inguruko enpresetan egingo dute banaketa, astean behin, bezeroekin adostutako egun eta orduan. Interesdunek hileroko kuota bat ordainduko dute.

Herriko errepideak asfaltzatzeko laguntza jaso du Lezok

Gipuzkoako Foru Aldundiak 70.000 euroko ekarpena egingo du, herriko asfaltatze plana finantzatzen laguntzeko. Oinezkoentzako zebra-bide bereziak jarriko dituzte.

aritxulegi

Lesakarako errepidea itxita egongo da, bi astez

Aritxulegiko tuneletik hasi eta Martxanpaitaraino itxita egongo da bidea. Asfaltoa berrituko dute, eta langileen ordutegian itxita egongo da.

Oiartzunera etorri berriak euskarara gerturatzera gonbidatu ditu udalak

500 laguni euskarara gerturatzeko informazioa helarazi die udalak, bost hizkuntzatan. "Euskarak gerturatu egiten gaituelako" egin du bat kanpainarekin.

Allerruko taldeetatik bakarrak irabazi du asteburuan

Gizonen Gazte Taldekoak izan ziren hiru puntuak lortzen bakarrak. Asteburuan lehia izan duten gainontzeko hiru taldeek, kale.

baldimetan

'Baldimetan', aste honetako oiartzuerazko hitza

Ttur-tturrek proposatutako dibulgazio iniziatibaren barruko hitza 'baldimentan' izango da. Meme eta bideoak are sozialetara igotzeko eskatu dute.

Irakurketa klubak eta kontakizun laburren solasaldiak, Lekuona Fabrikan

Urritik aurrera Irakurketa Klubak eta Kontakizun Laburren Solasaldiak izango dira Lekuona Fabrikan helduei begira. Maiatzera bitartean izango da horiekin gozatzeko aukera.

Koronabirusagatik kutsaturik ez asteburuan Lezon eta Pasaian

Asteburuan ez da izan kutsatzerik ez Lezon ezta Pasaian ere. Errenteria-Oreretan hamar hauteman dituzte osasun zerbitzuek, eta bi Oiartzunen.

flauta taldea

Flauta taldeak larunbatean esango dio agur 30 urteko ibilbideari

Larunbatean —hilak 25— emango dute azken kontzertua, hiru hamarkadatan jotzen aritu ondoren. Hainbat garaietako 45 flautista elkartuko dira.

'San Pedro Txikiak' ospatzeko hiru eguneko egitaraua osatu dute

Datorren ostiraletik (hilak 24) igandera arte egungo osasun egoerara egokitutako jarduerak antolatu dituzte hainbat herritarrek.

Behobia-Donostian parte hartu nahi duzu? HITZAk dortsal bat du zozkatzeko

Azaroaren 14an da Behobia-Donostia lasterketaren 56. ekitaldia HITZAk dortsal bat zozketan jarri du HITZAkideen eta HITZAren harpidedunen artean.

niko etxart oiartzun

Niko Etxartek itxi du solasaldi musikatuen zikloaren sarraila... oraingoz

Gorka Urbizu eta Olatz Salvadorren ondoren, Niko Etxart izan da protagonista 'KantagiLtza'-ren bigarren zikloko hirugarren saioan. Jendetsua izan da.

Gehiago