Lesakarako errepidea itxita egongo da, bi astez
Aritxulegiko tuneletik hasi eta Martxanpaitaraino itxita egongo da bidea. Asfaltoa berrituko dute, eta langileen ordutegian itxita egongo da.
Lesakara doan errepidea itxita egongo da, bi astez. Izan ere, Nafarroako Gobernuak asfaltatze lanak egingo ditu bihartik aurrera —hilak 21—.
Aritxulegiko tuneletik (NA-4000 3. kilometroa) Lesakako Martxanpaitaino egongo da itxita (errepidearen 19. kilometroa).
Lanen ordutegia 08:00etatik 19:00etara izango da.