Flauta taldeak larunbatean esango dio agur 30 urteko ibilbideari
Larunbatean —hilak 25— emango dute azken kontzertua, hiru hamarkadatan jotzen aritu ondoren. Hainbat garaietako 45 flautista elkartuko dira.
Oiartzungo Flauta Taldeak azkeneko kontzertua emango du datorren larunbatean, hilak 25. Kontsejupean esango diote agur 30 urteko ibilbideari, 12:00etan hasita.
Aro guztietako 45 flautista elkartuko dira plazan, urte hauetan guztietan jo dituzten piezekin entzuleak gozarazteko.