Koronabirusagatik kutsaturik ez asteburuan Lezon eta Pasaian
Asteburuan ez da izan kutsatzerik ez Lezon ezta Pasaian ere. Errenteria-Oreretan hamar hauteman dituzte osasun zerbitzuek, eta bi Oiartzunen.
COVID-19aren bosgarren oldarraldiaren eraginaren apaltzea indartzen ari da Oarsoaldean. Asteburuko kutsatzeak, lau herrietan, 12 izan dira orotara (aurreko asteburukoen adinakoak). Baina astetik astera oso era nabarmenean jauzi dira 100.000 biztanleko tasak, Oiartzunen salbu. Hala, Lezo da egoera epidemiologiko baikorrena duen herria Oarsoaldean, hango tasa 32koa delako, berdea (tasa hori 60tik behera duten udalerriak daude zonalde berdean). Gipuzkoan, Lezo bezala, beste hiru herri daude eremu berdean: Deba, Legazpi eta Zumarraga.
Asteburuko (hilaren 17tik 19ra) positiboak xehetuz, eskualdeko hamabietatik hamar Errenteria-Oreretan jaso dituzte osasun zerbitzuek, eta beste biak Oiartzunen.
Ondoko zerrendan, Osasun Sailak atzo jasotako datuetan oinarritutako datu sorta.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 89 (aurreko igandean, hilaren 12an, 99koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 3-5-2.
- Pasaia Tasa: 65 (aurreko igandean, hilaren 12an, 99koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-0.
- Oiartzun. Tasa: 135 (aurreko igandean, hilaren 12an, 125ekoa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 1-1-0.
- Lezo. Tasa: 32 (aurreko igandean, hilaren 12an, 131koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-0.