Tomas Garbizu Musika Eskolan izena eman ahalko da urrian
Urriaren 8tik 22ra bitarte egongo da zabalik eskolan izena emateko epea. 16:30etik 20:00etara eskainiko diete hartarako arreta interesdunei.
Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak ikasturte berrirako izen emate epea irekiko du urrian. Hain zuzen, urriaren 8tik 22ra bitarte egongo da zabalik inskribatzeko aukera, 16:30etik 20:00etara.
Ikasle helduei zuzendutako eskaintza honakoa da:
- Tresnak: Trikitia, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, baxu elektrikoa, bateria, atabala, ukelelea, ukelele jazz, darbuka, tronboia, tuba, bonbardinoa, txalaparta, dultzaina, alboka eta panderoa.
- Beste gaiak: Talde instrumentalak (konboak, folk, rock eta abar); musika elektronikoa; ganbara musika eta errepertorioa.
- Musika Hezkuntza helduentzat (75 urtetik gora).
- Musikoterapia, behar bereziak dituzten haurrekin.
- Musika Hezkuntza Goiztiarra, (1-3 urte bitarteko haurrekin).
Haurrentzako eskaintza, berriz, honakoa da:
- Tresnak: Txalaparta, dultzaina, alboka, panderoa, darbuka, tronboia, tuba, bonbardinoa.
Informazio gehiago Musika Eskolan aurrez aurre eskura daiteke (16:30etik 20:00etara), baita 943 52 99 99 telefono zenbakian edo posta elektroniko bidez.