Ilusioz blai hasi dituzte gaztetxoenek San Pedro Txikiak
Eguraldia lagun, ur puzgarriekin gozatua hartu ahal izan dute San Pedroko familiek. Arratsaldean Javi DJ-ak girotutako bingoa izango dute, plazan.
Poz eta ilusioz blai ari dira ospatzen San Pedro Txikiak herriko gazteenak. Goizean, 11:00etatik aurrera, ur puzgarriek hartu dute barrutiko frontoia, eta arrakasta hutsa izan da, txirristan behera zetorrenak ez baitzuen denbora galtzen berriro ilaran jartzeko.
Jai txikiak hasi besterik ez dira egin; egitarau txukuna osatu dute herriko jai eragileek. 16:00etatik aurrera Javi DJ-ak girotutako bingoa egingo dute plazan, eta biharko, igandea, beste bi jarduera antolatu dituzte. Egitarau osoa hemen ikus daiteke.
Ondokoak goizeko ur puzgarrien jaiko irudi batzuk dira: