HemenGuk-ek bigarren azoka egingo du urriaren 2an

Oiartzungo lehen sektoreko hamalau ekoizlek beren produktuak erakutsiko dituzte urriko lehen larunbatean, Doneztebe plazan.

hemenguk bigarren azoka

Azokan parte hartuko duten ekoizleak eta udaleko ordezkariak, azoka aurkezten.

Ekainean lehenengo azoka egin ondoren, HemenGuk-en aterkipean bildutako ekoizleek urriaren 2an egingo dute bigarrena. Kasu honetan, lehen sektoreko hamalau ekoizlek beren produktuak erakutsiko dituzte.

Doneztebe plazan jarriko dituzte erakusmahaiak, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Oiartzunen sortzen den elikagai aniztasuna ezagutarazteaz gain, ekoizleen eta bezeroen arteko zuzeneko harremana eta elkar ezagutza bultzatzea izango da azokaren helburua.

HemenGuk-eko ekoizleek zein udalak herritarrak animatu dituzte, produktu zein ekoizle horiek ezagutzera, eta haiek probatzera. Honakoak izango dira beren lanaren fruitua erakutsiko dutenak:

  • Aldako (txakolina).
  • Arabolaza (eztigintza).
  • Arraztalo (barazkiak).
  • Elika (barazkiak).
  • Gezamina elkartea (ogia eta sagardoa).
  • Larremotx (gazta).
  • Lekungarai (gazta).
  • Momotegi (ahatekiak).
  • Mucha kombucha (konbucha).
  • Ogiaren maitaleak elkartea (ogia).
  • Pagoa (garagardoa).
  • Papurrak (ogia eta goxoak).
  • Txikierdi (arrautza ekologikoak).
  • Zituene (pasta).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.