Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Itsas Kayakeko Espainiako Txapelketan izango dira pasaitarrak

Bederatzi piraguistek aurkeztuko dute etxeko ordezkaritza Castello de la Planan (Valentzia). Senior mailan "baja garrantzitsuak" dituzte.

Iker Lizaso maila ematen saiatuko da k-1eko bakarkako lanean, zein Maialen Vitoriarekin batera osatuko duen k-2an.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/09/01

Pasaia Kayak ostiralean abiatuko da asteburuan Castello de la Planan (Valentzia) lehiatuko den Espainiako Itsas Kayakeko Txapelketan onena emateko asmoz, bederatzi kirolarik osatutako ordezkaritzarekin.

Senior mailan, gizonen nahiz emakumeen kategorietan, “baja garrantzitsuak” dituztela aitortu dute klubeko arduradunek; hala ere, lau kategoriatan lehiatuko dira pasaitarrak, kadeteekin hasi, junior eta senior ordezkari banarekin jarraituz, eta master beteranoekin buka.

Aritz Araneta gizonezko seniorren kategoria nagusian arituko da. Gazteenek, aldiz, maila hartako lehen esperientzia izango dute ezagutu berri duten itsas modalitatean. Bakarkako lanaz gain, Maialen Vitoriak eta Iker Lizasok osatutako k-2 mistoa igandeko saioan lehiatuko da, eta klubean itxaropentsu ageri dira eman dezaketen mailarekin.

Master beteranoek osatuko dute taldea, eta beraiek ere seniorrek bete beharreko ibilbide bera izango dute. Larunbat arratsaldeko eguraldiaren arabera, bi aukera daude: 15 kilometroko triangelua Castelloko portuaren kanpoaldean, edo 17 kilometroko saioa Oropesatik Castello el Grauraino.

Junior eta kadeteek, aldiz, joan-etorriko ibilbide bat bete beharko dute, 15 kilometrokoa juniorrentzat eta 10 kilometrokoa kadeteentzat. Igandean jokatuko diren k-2en proba guztiek ere joan-etorriko ibilbidea izango dute, 10 kilometrokoa kategoria guztientzat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.