Kontxan da Hibaika
Indartsu atera da Hibaika, bizi. 11:13:74ko denbora egin du, lehenengoa sailkatu den Arraun Lagunak ontziak egindako denboratik 19:92ra.
Bikain lan eginda eta onena emanda Kontxako Banderarako zeuden zazpi txarteletako bat eskuratu du Hibaikak. Laugarren postuan atera dira errenteriarrak erlojupekoan, eta 20 traineruen artetik seigarren denborarik onena egin dute. Inge Ugarte patroiak gaurko helburua bete dutela esan du, pozik emaitzarekin, “sartzea zen helburua eta disfrutatzea eta bi gauzak egin ditugu”. Gaurkoarekin, bederatzigarrenez sailkatu da Hibaika Kontxarako.
Indartsu atera da Hibaika, bizi. 11:13:74ko denbora egin du, lehenengoa sailkatu den Arraun Lagunak ontziak egindako denboratik 19:92ra. Maika Tameron Hibaikako zuzendaritzako kideak garrantzitsua dela gaur txartela lortu izana esan du: “Oarsoaldeko ontzi bakarra izango gara Kontxako BAnderan. Elkarte txikia gara eta hemen egotea eta agerian jartzea egiten dugun lana garrantzitsua da guretzako”.
Aurretik bi igande, dena emateko, gogor lehiatzeko, beti moduan, eta disfrutatzeko. Aurten ere ez du hutsik egin Hibaikakoen eskifaiak.
Honakoak Kontxarako sailkatu diren zazpi ontziak:
- Donostia Arraun Lagunak: 10:54,00
- Orio: 11:02,46
- Hondarribia: 11:08,62
- Tolosaldea: 11:10,42
- Deustu: 11:13,68
- Hibaika: 11:13,74
- Chapela: 11:16,02.